Adela Cortina

Adela Cortina Orts» orritik birbideratua)

Adela Cortina Orts ( Valentzia, 1947) espainiar filosofoa da, 2007ko Jovellanos Nazioarteko Saiakera Sariaren irabazlea, Valentziako Unibertsitateko Etika Katedraduna eta Étnor Fundazioaren, Enpresa Etika eta Enpresa Erakundeen zuzendaria.

Adela Cortina
Adela Cortina Filósofa.jpg
(2019)
Bizitza
Izen osoa Adela Cortina Orts Galubi
Jaiotza Valentzia1947ko martxoaren 12a (73 urte)
Herrialdea  Espainia
Familia
Ezkontidea(k) Jesús Conill (en) Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Valentziako Unibertsitatea
Hezkuntza-maila professor emeritus (en) Itzuli
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak filosofoa eta idazlea
Enplegatzailea(k) Valentziako Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Zientzia Moral eta Politikoen Errege Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateoa

BiografiaAldatu

Valentziako Unibertsitatean Filosofia eta Letrak ikasi ondoren, metafisika sailean sartu zen.

1979an, Jainkoari buruzko doktore-tesia defendatu zuen Kanten filosofia transzendentalean, Dios en la filosofía trascendental kantiana eta aldi batez irakaskuntza ertaineko institutuetan irakatsi zuen.

Ikerketa beka batek Municheko Unibertsitatera joatea ahalbidetu zion. Teoria kritikoa, pragmatismoa eta etika marxista eta, zehatzago, Jürgen Habermas eta Karl-Otto Apelen filosofiarekin harremanetan jarri zen.

Espainiako jarduera akademikora itzultzean, behin betiko etikara bideratu zituen ikerketa-interesak.

1986an Filosofia Moralaren katedra lortu zuen eta 2017 arte kargu horretan jardun zuen

Lagundutako Giza Ugalketarako Batzorde Nazionaleko kide da, eta Ikerketa Zientifiko eta Teknologikorako Etikaren Aholku Batzordekide.

PentsamenduaAldatu

Bere irakasletza beti ekonomiari, enpresari, emakumearen diskriminazioari, gerrari, ekologiari, genetikari eta abarri lotuta egon dira. Horrez gain, egileak bere lanetan ere lantzen dituen esparruak dira.

Artikulu eta hitzaldietan, bere iritzia eman izan du bizitzaren beste hainbat alderdiri buruz, eta "bizitzea merezi du" izenbupean. 1990eko hamarkadan, aporofobia kontzeptua sortu zuen pobreziarekiko eta pobreekiko gorrotoa eta arbuioa aipatzeko.[1][2]

2018an Ética y filosofía política. Homenaje a Adela Cortina liburua argitaratu zen. Valentziako Unibertsitateko katedradun gisa erretiroa hartu zuelako, filosofia arloko sinadura esanguratsuekin, bere pentsamenduari gorazarre eginez, besteak beste: Domingo García Marzá, José Félix Lozano Aguilar, Emilio Martínez Navarro, Juan Carlos Siurana, Victoria Camps, Concha Roldán, Alicia Villar, etab.[3]

Bizitza pertsonalaAldatu

Valentziako Unibertsitateko Jesús Conill filosofoa eta irakaslearekin ezkonduta dago.

Sariak eta aitorpenakAldatu

  • Jovellanos Nazioarteko Saiakera Saria 2007ko Ética de la razón cordial lanagatik .
  • Zientzia Moral eta Politikoen Errege Akademiako kidea 2008ko abenduaren 2tik. Erakunde horretako kide izateko aukera izan zuen lehen emakumea izan zen, 2014an Araceli Mangas Martín sartu zen arte.
  • Honoris causa doktorea Castellóko Jaume i Unibertsitatean (2009ko urtarrilaren 15a) eta Cartagenako Unibertsitate Politeknikoan (2012ko urtarrilaren 27a).
  • Espainiako Saiakeraren Sari Nazionala ¿Para qué sirve realmente la ética? lanagatik 2014an.
  • Deustuko Unibertsitateko Doctor honoris causa (2016ko urriaren 20a)[4]
  • Jaime I.a Konkistatzailearen Ordenaren Gurutze Handia[5] eta Valentziako Generalitatearen Goi-bereizketa, 2017an [6]
  • Valentziako Literatur Kritikaren 2018 saria, Saiakera eta Kritika modalitatean [7]
  • Honoris Causa Doktorea Salamancako Unibertsitatean, 2018.[8]
  • 2018an, bere lankideek omenaldi liburua eskaini zioten, Ética y Filosofía política: Homenaje a Adela Cortina.[9]
  • 2018ko Antonio de Sancha saria Madrilgo Editoreen Elkartearen eskutik.[10]
  • Giza Eskubideen Saria 2018 Pertsonen kategorian.[11]
  • Doctor honoris causa Kolonbiako Unibertsitate Nazionalak (2019ko irailaren 26a)[12]

ArgitalpenakAldatu

  • Dios en la filosofía trascendental de Kant, Universidad Pontificia de Salamanca , 1981 , (45reknad).
  • Ética mínima: Introducción a la filosofía práctica. Madrid: Tecnos, 1986. 295 pp. ISBN 84-309-1748-9. (Prólogo de José Luis Aranguren), varias reediciones.
  • Ética sin moral. Madrid: Tecnos, 1990. 318 pp. ISBN 84-309-2642-9.
  • La moral del camaleón: ética política para nuestro fin de siglo, Madrid, Espasa-Calpe, 1991.
  • Ética aplicada y democracia radical, Madrid, Tecnos, 1993, varias reediciones.
  • Ética de la empresa: claves para una nueva cultura empresarial, Madrid, Tecnos, 1994.
  • Razón comunicativa y responsabilidad solidaria: ética y política en K. O. Apel, Salamanca, Sígueme, 1995.
  • con Juan Escámez Sánchez y Estebán Pérez-Delgado, Un mundo de valores, Generalitat Valenciana, 1996.
  • con Emilio Martínez Navarro, Ética, Madrid, Akal, 1996.
  • con María del Pilar Arroyo Gordo, Ética y legislación en enfermería. Análisis sobre la responsabilidad profesional, Madrid, McGraw-Hill, 1996.
  • con Juan Escámez Sánchez, Educar para la justicia, Generalitat Valenciana, 1998.
  • 10 palabras clave en filosofía política [colaboradores, Ángel Castiñeira et al.]. Estella, Navarra: Editorial Verbo Divino, 1998. 440 p.; 22 cm. ISBN 84-8169-161-5.
  • Los ciudadanos como protagonistas, Barcelona, Galaxia Gutenberg/Círculo de Lectores, 1998.
  • con Jesús Conill Sancho (coords.) Educar en la ciudadanía, Institución Alfonso el Magnánimo, 2001.
  • Alianza y Contrato: Política, Ética y Religión Madrid: Editorial Trotta, 2001. 182 pp. ISBN 978-84-8164-485-2.
  • Ética civil y religión, Madrid, Promoción Popular Cristiana, 2002.
  • con Domingo García Marzá (ed. lit.) Razón pública y éticas aplicadas: los caminos de la razón práctica en una sociedad pluralista, Madrid, Tecnos, 2003.
  • Ética para la sociedad civil edición coordinada por Francisco Javier Peña Echevarría. Valladolid: Universidad de Valladolid, Secretariado de Publicaciones e Intercambio Editorial, 2003, 200 p.; 21 cm. ISBN 84-8448-231-6.
  • Por una ética del consumo. Taurus. 2002 ISBN 84-306-0485-5.
  • Construir confianza: Ética de la empresa en la sociedad de la información y las comunicaciones, Madrid, Trotta, 2003.
  • con Ignasi Carreras Fisa, Consumo... luego existo, Barcelona, Cristianisme i Justícia, 2004 ISBN 84-9730-066-1.
  • Ciudadanos del mundo. Hacia una teoría de la ciudadanía", Madrid, Alianza, 2005.
  • Ética de la razón cordial. Educar en la ciudadanía del siglo XXI. Ediciones Nobel. 2007. 274 p ISBN 978-84-8459-179-5.
  • (coord.) La educación y los valores, Madrid, Biblioteca Nueva, 2009.
  • Pobreza y libertad. Erradicar la pobreza desde el enfoque de Amartya Sen. Tecnos, 2009.
  • Las fronteras de la persona. El valor de los animales, la dignidad de los humanos. Taurus. 2009. ISBN 978-84-3060765-5. Archivado desde el original el 13 de diciembre de 2009.
  • Hasta un pueblo de demonios. Ética Pública y Sociedad. Taurus. 1998. ISBN 8430602984.
  • Las raíces éticas de la democracia, Universidad de Valencia, 2010.
  • Justicia cordial, Madrid, Trotta, 2010.
  • Neuroética y neuropolítica: sugerencias para la educación moral. Madrid, Tecnos, 2011.
  • ¿Para qué sirve realmente...? la ética. Barcelona, Paidós, 2013 ISBN 978-84-493-2877-0.
  • Aporofobia: el rechazo al pobre. Barcelona, Paidós, 2017 ISBN 9788449333385

BibliografiaAldatu

  • Etika eta filosofia politikoa. Omenaldia Adela Cortinari . Hainbat egile. Ireki leihoen bilduma. Tecnos 2018 ISBN 978-84-309-7404-7

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) Cortina, Adela. (2000-03-06). «Aporofobia» El País ISSN 1134-6582. Noiz kontsultatua: 2020-05-16.
  2. (Gaztelaniaz) Oliva, Milagros Pérez. (2017-05-10). «Cortina: “Lo que molesta de los inmigrantes es que sean pobres”» El País ISSN 1134-6582. Noiz kontsultatua: 2020-05-16.
  3. (Gaztelaniaz) «Ética y filosofía política. Homenaje a Adela Cortina» Red española de Filosofía 2018-05-02 Noiz kontsultatua: 2020-05-16.
  4. «La filósofa Adela Cortina, nueva doctora “honoris causa” de la Universidad de Deusto | Vive Deusto | Deusto» web.archive.org 2018-07-16 Noiz kontsultatua: 2020-05-16.
  5. «Condecoraciones de la Orden de Jaume I El Conqueridor-ARGOS» www.argos.gva.es Noiz kontsultatua: 2020-05-16.
  6. «Distinciones 9 d'Octubre-ARGOS» www.argos.gva.es Noiz kontsultatua: 2020-05-16.
  7. (Gaztelaniaz) Adela Cortina, galardonada en los Premios de la Crítica Literaria Valenciana 2018 | Tribuna Feminista. 2018-05-23 Noiz kontsultatua: 2020-05-16.
  8. (Gaztelaniaz) Salamanca, Tribuna de. (2012-09-27). «Las filósofas Victoria Camps Cervera y Adela Cortina, nuevas doctoras honoris causa de la USAL» www.tribunasalamanca.com Noiz kontsultatua: 2020-05-16.
  9. (Gaztelaniaz) «Ética y filosofía política. Homenaje a Adela Cortina» Red española de Filosofía 2018-05-02 Noiz kontsultatua: 2020-05-16.
  10. (Gaztelaniaz) Roca, Ana Teresa. (2018-09-20). «Adela Cortina: “Todos los nacionalismos son un retroceso”» El País ISSN 1134-6582. Noiz kontsultatua: 2020-05-16.
  11. ISBN https://www.abogacia.es/publicaciones/revistas/revista-abogacia-espanola-113/..
  12. «Adela Cortina recibe el título honorífico docente de la UNAL» Agencia de noticias Noiz kontsultatua: 2020-05-16.

Kanpo estekakAldatu