Aceros Inoxidables Olarra S. A. industria siderurgikoan aritzen den bizkaitar enpresa bat da, Loiun egoitza duena. Konpainia lehena izan zen Argon-Oxygen-Decarburation (AOD) prozesua erabiltzen altzairu herdoilgaitza lortzeko, eta laborategi fisiko eta kimiko bana eta ISO 14001:1996 ingurumen-kudeaketako ziurtagiria ditu.

Aceros Olarra
Datuak
Motanegozioa
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formasozietate anonimoa
Historia
Sorrera1955
webgune ofiziala

Luis Olarrak 1955ean sortu zuen. 1979an ordainketa-etendura bat izan zuen[1][2] eta Estatuaren eskuetara pasa zen, sektoreko beste konpainia batzuk bezala. Berregituratu ondoren, pribatizatu egin zuten; hala, 1994an, %70 Digeco euskal taldeari zegokion eta gainerako % 30a Rodacciai Italiako korporazioari.[3]

1996an, Rodacciaik % 55 gehiago erosteko aukera izan zuen, eta akziodun nagusia bihurtu zen konpainiaren % 85 kontrolatuta; Sabino Arrietaren taldea, berriz, gainerako % 15arekin geratu zen.[4]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu