Abu Hanifa

VIII. mendeko teologo eta legelari sunita eta Hanafi pentsamendu eskolaren sortzailea

Abū Ḥanīfa al-Nuʽmān ibn Thābit (699, Kufa, Irak767, Bagdad) teologo eta legelari musulmana izan zen.

Abu Hanifa

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakالنُّعْمَانِ بْنِ ثَابِتٍ بْنِ مَرْزُبَان الكُوفِيّ التَّيْمِيّ بِالْوَلَاء
JaiotzaKufa699ko irailaren 5a (egutegi gregorianoa)
HeriotzaBagdad767ko ekainaren 18a (egutegi gregorianoa) (67 urte)
Hobiratze lekuaBagdad
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Irakaslea(k)Hammad ibn Abi Suleyman (en) Itzuli
Ata ibn Abi Rabah (en) Itzuli
Zayd ibn Ali (en) Itzuli
Jafar al-Sadiq
Anas ibn Malik (en) Itzuli
Amir al-Sha'bi (en) Itzuli
Tawus ibn Kaysan (en) Itzuli
Jabalah ibn Suhaim (en) Itzuli
Abd al-Rahman ibn Húrmuz (en) Itzuli
Amr ibn Dinar (en) Itzuli
Talha ibn Nafi (en) Itzuli
Nafi Mawla ibn Umar (en) Itzuli
Muharib ibn Diththar (en) Itzuli
Alqamah ibn Marthad (en) Itzuli
Abd-al-Aziz ibn Rafí (en) Itzuli
Samak ibn Harb (en) Itzuli
Abdul Malik bin Omair (en) Itzuli
Muhammad al-Baqir
Ibn Shihab al-Zuhri (en) Itzuli
Muhammad ibn Munkadir (en) Itzuli
Ata ibn al-Saib (en) Itzuli
Hisham ibn Urwah (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
JarduerakUlema, merkataria eta Alfakia
Lan nabarmenak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Biografia aldatu

Kufako merkatari baten semea zen, zetaren negozioan aberastu zen, eta zuzenbidea ikasi zuen.[1] Bere maisu Ḥammād hil ondoren (738), Abu Hanifa haren ondorengoa bihurtu zen. Tradizio juridiko islamiar metatutik abiatuta, doktrina legal islamiko sistematikoak garatzen lehena izan zen.

Batez ere letra-gizona izan zen, ez zuen epaile kargurik onartu, ezta epaitegien politikan aktiboki parte hartu ere. Garaiko intriga politiko islamikoetan, Ali Ibn Abi Taliben oinordekoak babestu zituen Omeiatar eta Abasidar dinastien gainetik.

Haren doktrina-sistema xaria lege islamikoaren lau jurisprudentzia-eskoletako bat kontsideratzen da, eta hanafi esaten zaio bere izenagatik. Lau eskoletan jarraipen handiena du 21. mendean eta Indian, Pakistanen, Turkian, Erdialdeko Asian eta herrialde arabiarretan da ezaguna.

Erreferentziak aldatu

  1. Pakatchi, Ahmad and Umar, Suheyl, “Abū Ḥanīfa”, in: Encyclopaedia Islamica, Editors-in-Chief: Wilferd Madelung and, Farhad Daftary.

Kanpo estekak aldatu