Abrisketako San Pedro ermita

Abrisketako San Pedro izeneko ermita Arrigorriagan dago, Abrisketa auzoan. Bertan ekainaren 29aren hurrengo igandean San Pedroren omenezko erromeria ospatzen dute.

Abrisketako San Pedro
Abrisketako San Pedro baselizaren irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaArrigorriaga
Koordenatuak43°12′38″N 2°54′34″W / 43.2105°N 2.90942°W / 43.2105; -2.90942
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XI. mendea
ElizbarrutiaBilboko elizbarrutia
Arkitektura
EstiloaArte erromanikoa

1994ko urriaren 21ean, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Deskribapena aldatu

Angelu zuzeneko nabe bakar bat eta bera ere errektangularra den abside bat dituen ermita, nabearenak baino neurri txikiagoak dituena. Hormak, agerian dagoen harearrizkoak dira. Nabea, egurrezko astazaldierrenkada batez estalirik dago, sabaizunik gabe, absidea ordea, altuera gutxiagokoa, kainoierdiko gangakoa da. Hormetatik inpostarik gabe ateratzen da. Kanpoko aldean, nahiz eta nabearen eta absidearen altuera desberdina izan, teilatu bakar batez erabaki da estalketa, horengatik, abside horren eremura heltzean, zolatak aske gelditzen dira ertzetako bi zutaberi eutsiz. Teilatu hiru isuraldekoa da. Bi bao badaude elizan: sarrerakoa eta eta beste bat argitarakoa absidean. Sarrera (Mendebalderantz ematen du), Erradio gisako zazpi dobelekin, puntu erdiko arkibolta batean zehar irekitzen da, bederatzi piezatako txanbrana batez lotutakoa. Biak, harribakarreko janben gainean daude eta horietan, erromanikoaren bereizgarri diren gaiekin moldatutako inpostak ageri dira. Presbiterioaren ardatzarekiko eserdiraturik dagoen pieza monolitiko bat da absidearen baoa. Angelu zuzeneko pieza, bertikalki jarria eta kalitate onez bileteatutako inposte erromanikoaz koroatua. Azalera guztia dekoraturik dago. Jatorrizko baoa handitu egin zen, leihoaren erdialdeko herena, bere altuera osoan, biselean ebaki zen baina bere egoera kontzentrikoaren itxura, gutxi gorabehera, osa daiteke. Bisigotikoak deitutako bi gurutze, kortinatxoan edo puntu erdian koroatuak daude beheko aldean. Leiho hori, eraikin erromanikoa baino lehenagoko zerbaita, beraz, prerromanikoa, baliteke XI. mendea baino lehenagokoa izatea. Azaldutako bao horietaz gain, beste batzuen errestoak ikusten dira elizaren gorputzean, harri landuak ere bai, oso kaltetuak, giza itxurazkoak, irakurketa moralizatzailea izan dezaketenak.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa