Abraham Hondius
Abraham Danielsz de Hondt, Abraham Hondius gisa ezagunagoa (Rotterdam, c. 1631 – Londres, 1691ko irailaren 17a), Herbehereetako Urrezko Aroko margolaria eta irarlea izan zen. Bere ibilbide nagusia, hala ere, Londresen egin zuen.
Abraham Hondius | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Rotterdam, 1631 |
Herrialdea | Zazpi Herbehere Batuen Errepublika |
Heriotza | Londres, 1691 (59/60 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | nederlandera |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lantokia(k) | Rotterdam Amsterdam Rotterdam eta Londres |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Biografia
aldatuCornelis Saftleven artistarekin ikasi zuen, batzutan haien lanak nahastu egiten dira. Lehendabizi Rotterdamen lan egin zuen, ondoren, 1659tik aurrera, Amsterdamen. 1666an behin betirako Londresen kokatu zen. Bere heriotz data ez dago garbi. iturri batzuen arabera 1691eko irailaren 1691ean lurperatu zuten baina beste batzuen arabera 1691ean izan zen.
Estiloa
aldatuBere lan asko ehiza eta zakurren inguruan eginak daude. Zakurrak deskantsatzen edo ehizean ohikoak dira bere margolanetan. Horietako asko Londreseko British Museumen ikus daitezke. Baita ere mitologiaren gaiak, eszena konstunbristak eta eszena erlijiosoak egin zituen.
Ezaugarriak
aldatuHauek aipa daitezke:
- Kolore bizien erabilera.
- Margolan berean plano desberdinen erabilera.
- Irudiak gainkargatuta agertzen dira.
- Beste margolarien moduan, esaterako Philips Wouwerman, Albert Jacob Cuyp eta Paulus Potter, paisaian eta zerumugaren trataeraz kezkatuta zegoen.
Obrak
aldatu- Ehiztariak zakurrekin, Victoria and Albert Museum.[1]
- Tximua eta katua (1670), Clevelandeko Museoa, Ameriketako Estatu Batuak [1]
- Basurdearen ehiza (1672), Clevelandeko Museoa, Ameriketako Estatu Batuak
- Piramo eta Tisbe, Boymans Van Beuningen Museoa, Rotterdam [2]
- Merkurio eta Argos, Bilduma partikularra, Galllery of Art webgunea [3]
- Artzainen adorazioa (ca. 1660), Bordeleko Arte Ederren Museoa, Frantzia
Iruditegia
aldatu-
Merkurio eta Argos (Bilduma pribatuan)
-
Basuardearen ehiza (Sao Paulo, Brasil, Ema Gordon Klabin Fundazioa)
-
Zakurren borroka (Lublingo museoa, Polonia)
-
Oreinen ehiza (Norwicheko gaztelua, Ingalaterra)
-
Zakurrak eta oreina (Amsterdango Rijksmuseum)
Erreferentziak
aldatu- ↑ Huntsmen with dogs, V&A collections.