Abortatzeko eskubidea Euskal Herrian

Abortatzeko eskubidea Euskal Herrian Espainia eta Frantziaren legeen araberakoa izan da. Gaur egun, abortatzea legala da Euskal Herri osoan.

Hego Euskal Herria aldatu

 
1976ko irailaren 6ko Basauriko atxiloketak giltzarria abortatzeko eskubidearen aldeko aldarrikapenean.

Historikoki abortua legez zigortua egoteaz gain, homizidiotzat hartua izan da, baina emakumeek garai historiko guztietan abortatu izan dute. (Dokumentatua dago, halaber, hainbat osagai natural erabiltzen zituztela fetua galtzeko).[1] Oihartzun mediatiko handikoa izan zuen 1976ko irailaren 6an Basauriko 10 emakume eta gizon baten atxiloketak: 9 abortatzeagatik eta 2 abortatzen laguntzeagatik. Erantzun bezala, emakume-taldeek Bilboko kaleak okupatu eta haien askatasuna eskatu zuten. Bi aldiz atzeratuta izan ondoren, epaiketa 1982an burutu zen Bilbon Justizia Auzitegiaren kanpoan Mugimendu Feministaren aldarrikapenen artean. Emakumeen abokatuetako bat Mertxe Agúndez izan zen. Sententziak absolbitu zituen bat izan ezik, honi amnistia emanez. Epaiketa hau giltzarria izan zen Euskal Herrian zein Estatu mailan kide feministak bildu, elkartasunez jokatu eta abortatzeko eskubidearen inguruko eztabaida ireki eta garatzeko. [2][3][4][5][6][7]

Hego Euskal Herrian, Espainiako legedia indarrean dagoenez, abortua legezkoa da; 12 asteraino, bortxaketa baten ondorioa bada, eta 22 asteraino, emakumearentzat kalte fisikoak edo psikikoak baldin badaude. Sexu-ugaltze osasuneko eta haurdunaldiaren borondatezko etena 2/2010 Lege Organikoarengandik zuzenduta dago, konkretuki 2010eko uztailaren 5ean indarrean sartu zen legearekin. Lege honek aldaketa jasan zuen 2015eko irailean, adingabekoen abortatzeko erabakia aldarrikatuz.[8]

Ipar Euskal Herria aldatu

Ipar Euskal Herrian, Frantziako legeak indarrean daudenez , legala da haurdunaldiaren lehenengo 12 asteetan, hau da, lehenengo hiruhilekoan, emakumeek eskatzen badute. Abortua despenalizatuta egon da 1975etik, Veil legearen onarpenetik, Simone Veilek sustatu zuena. 1967ik hara, ordea, antisorgailuak baimentzen zituen Neuwirth legea indarrean zegoen.[9]

Lehenengo hiruhilekoaren ostean, bi medikuk abortua egin ahal dutela ziurtatu behar dute, emakumearen zein fetuaren lesioak edo arriskuak ekiditeko.

Literaturan aldatu

Abortuaren gaia aipatzea ere Hego Euskal Herrian oraindik ere tabu hutsa zen garaietan nobela gogoangarri pare batean erabili zen.

Luis Martín-Santos idazleak Tiempo de silencio, 1962, eleberrian abortu klandestinoaren gaia erabili zuen gaztelaniaz idatzitako eleberrian.

Ramon Saizarbitoriaren Egunero hasten delako, 1969, eleberriak Gisèle izeneko neska gaztearen bidaia eta gorabeherak kontatzen zituen. Gisèlek haurdun geratu ondoren abortatzeko asmoa zuen.

Erreferentziak aldatu

  1. «Hik Hasi» www.hikhasi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  2. Euskadi, New Digital Media. (2019-03-05). LAS 11 DE BILBAO. (Noiz kontsultatua: 2019-08-11).
  3. (Gaztelaniaz) «La revolución de los once abortos» www.pikaramagazine.com (Noiz kontsultatua: 2019-08-11).
  4. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (1981-06-05). «El próximo día 16 serán juzgadas en Bilbao once mujeres acusadas de prácticas abortivas» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-08-11).
  5. (Gaztelaniaz) «'El juicio no quedó silenciado; hubo manifestaciones, protestas y mucho apoyo'» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-11).
  6. Mapa de las huellas de las mujeres en Basauri 3-Mertxe Agundez. (Noiz kontsultatua: 2019-08-11).
  7. «Amnistía para las 11 de Bilbao 1983. Fotografías» www.mujeresenred.net (Noiz kontsultatua: 2019-08-11).
  8. (Gaztelaniaz) «Ley actual del Aborto en España - Para-Abortar.es» Clínicas Para Abortar en España (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  9. (Gaztelaniaz) Aborto en Francia. 2017-09-06 (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).

Kanpo estekak aldatu