Abenduaren 26
data
(«Abenduak 26» orritik birbideratua)
Abenduaren 26a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta hirurogeigarren eguna da, 361.a bisurteetan. 5 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
GertaerakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 2000 - Txolarre Irratiaren lehen emisioa.
- 2005 - SUGAk Ganebarri gaztetxea okupatu zuen.
MunduaAldatu
- 1491 - Errege-erregina Katolikoen tropek Al-Zagalen eskuetan zegoen Almeriako hiria konkistatu zuten.
- 2004 - Sumatrako kostaldean gertatutako 9 eskala inguruko lurrikara handi batek, tsunami bat sortu eta batez ere Indonesia, Sri Lanka, India eta Thailandiako kostaldeak harrapatu zituen. Horren ondorioz, Indiako ozeano osoan 230.000 pertsona baino gehiago hil ziren.
- 2008 - Hamasek lehergailuak jaurtiki zituen Gazatik Israel hegoaldera. Lehergailuetako batek bi neskato palestinar hil zituen.
- 2009 - Hegazkin baten aurkako Al Kaidaren atentatu bat zapuztu zuten AEBetako Detroit hirian.
Arte eta kulturaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
- 1767 - Altzeste (italieraz: Alceste), Christoph Willibald Glucken musika eta Ranieri de' Calzabigiren libretoa duen opera estreinatu zen Vienako Burgtheaterren.
Zientzia eta teknologiaAldatu
KirolakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 2007 - Mikel Unanue pilotariaren erretiroa Tolosako Beotibar pilotalekuan.
- 2015 - Aurreko urtean Euskal Herrian berdindu ostean, Katalunian jokatutako partiduetan Euskal Herriko gizonezkoen futbol selekzioak Kataluniako gizonezkoen futbol selekzioari Camp Noun 0-1 irabazi zion eta Euskal Herriko emakumezkoen futbol selekzioak Mini Estadin penaltietan. Honenbestez, Euskal futbol selekzioek Ehungarren Urteurrenaren Trofeoa bereganatu zuten.
MunduaAldatu
JaiotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1859 - Luis Salazar, bizkaitar politikari kontserbador eta historialaria (h. 1936).
- 1877 - Anakleto Ortueta, euskal herritar politikari, historialari eta kazetaria (h. 1959).
- 1897 - Martín Domínguez, gipuzkoar arkitektoa (h. 1970).
- 1890 - Esteban Barrenetxea, Frai Esteban de San José, bizkaitar apaiz hirukoiztarra (h. 1936).
- 1899 - Catalina Alastuey, Emakume Abertzale Batzaren kidea eta Iruñeko Udal-eskoletako irakaslea.
- 1913 - Clement Urrutybehety, baxenafar medikua eta ikerlaria.
- 1915 - Sebastian Salaberria, gipuzkoar bertsolaria eta euskal idazlea (h. 2003).
- 1928 - Erramun Baxok, baxenafar soziolinguista eta hizkuntzalaria.
- 1937 - Javier Atutxa, bizkaitar politikari jeltzalea (h. 2013).
- 1944 - Txutxi Aranguren, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (h. 2011).
- 1948 - Alexandre de La Cerda, lapurtar kazetari, idazle eta historialaria, Ipar Euskal Herriko kultura giroan erreferentzietako bat, Fontenay-sous-Boisen.
- 1964 - Martxel Mariskal, gipuzkoar musikari eta idazlea.
- 1968 - Itziar Murua Uria, gipuzkoar politikaria.
- 1970 - Jon Odriozola, euskal txirrindulari ohia eta Euskaltel-Euskadiko kirol-zuzendaria.
- 1973 - Ibon Iparragirre, bizkaitar aktibista.
- 1976 - Aitor Sarriegi, gipuzkoar bertsolaria, gai-jartzailea eta eragilea.
- 1983 - Asier Berasaluze, Berasaluze IX.a, bizkaitar pilotaria.
- 1984 - Rocío Ibarra, euskal belar hockey jokalaria.
- 1988 - Iñaki Larrinaga, bizkaitar pilotaria.
- 1991 - Aitor Aldalur, gipuzkoar futbolaria.
- 1995 - Imanol García, nafar futbolaria.
MunduaAldatu
- 1194 - Frederiko II.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (h. 1250).
- 1618 - Elisabet Palatinatukoa, alemaniar aristokrata eta filosofoa (h. 1680).
- 1636 - Justina Dietrich, silesiar emagina (h. 1705).
- 1716 - Thomas Gray, ingeles olerkaria (h. 1771).
- 1734 - George Romney, ingeles margolaria (h. 1802).
- 1756 - Bernard Germain de Lacépède, frantziar zoologo, politikari eta musikaria (h. 1825).
- 1769 - Ernst Moritz Arndt, alemaniar poeta eta idazle politikoa (h. 1860).
- 1771 - Julie Clary, Espainiako erregina ezkontidea (h. 1845).
- 1778 - Étienne-Bruno-Marie d'Arbou, frantziar apaiz katolikoa, Baionako apezpikua izandakoa (h. 1858).
- 1780 - Mary Somerville, eskoziar matematikari, astronomo eta ikerlari autodidakta (h. 1872).
- 1791 - Charles Babbage, ingeles matematikari, filosofo eta ingeniaria, konputagailu programagarrien kontzeptuaren sortzailea (h. 1871).
- 1803 - Friedrich Reinhold Kreutzwald, estoniar idazlea, Estoniako literaturaren aitatzat hartua (h. 1882).
- 1820 - Dion Boucicault, irlandar antzerkigilea (h. 1890).
- 1863 - Charles Pathé, frantziar industria-gizona (h. 1957).
- 1864 - Yun Chi-ho, Koreako ekintzaile independentista, kazetari eta politikaria (h. 1945).
- 1867 - Phan Bội Châu, Vietnamgo idazle eta politikaria (h. 1940).
- 1872 - Norman Angell, britainiar idazle eta politikaria, 1933ko Bakearen Nobel Saria (h. 1967).
- 1880 - Elton Mayo, australiar soziologoa (h. 1949).
- 1883 -
- Frank Debenham, esploratzaile polarra, geografia irakaslea eta Scott Polar Research Instituteko lehen zuzendaria (h. 1965).
- Maurice Utrillo, frantziar margolaria (h. 1955).
- 1891 - Henry Miller, estatubatuar idazle eta margolaria (h. 1980).
- 1893 - Mao Zedong, Txinako Alderdi Komunistako burua eta Txinako Herri Errepublikako presidentea (h. 1976).
- 1904 - Alejo Carpentier, kubatar idazle eta musikologoa, errealismo magikoaren aitzindaritzat joa (h. 1980).
- 1911 - Renato Guttuso, italiar margolaria eta eskultorea (h. 1987).
- 1914 - Richard Widmark, estatubatuar aktorea (h. 2008).
- 1918 - Georgios Rallis, Greziako lehen ministro ohia (h. 2006).
- 1922 - José María Rodero, espainiar antzezlea (h. 1991).
- 1930 -
- Jean Ferrat, frantziar abeslari eta musikaria (h. 2010).
- Donald Moffat, britaniar jatorriko estatubatuar aktorea (h. 2018).
- 1935 - Gnassingbé Eyadéma, Togoko diktadorea (h. 2005).
- 1937 - John Conway, ingeles matematikaria.
- 1938 - José Luis Alcaine, espainiar zinema argazkaria.
- 1940 -
- Teruki Miyamoto, japoniar futbolaria (h. 2000).
- Edward C. Prescott, estubatuar ekonomialari eta unibertsitate irakaslea, 2004ko Ekonomiako Nobel Saria.
- 1942 - Vinicio Cerezo, Guatemalako presidente ohia.
- 1946 - Yusuke Omi, japoniar futbolari ohia.
- 1947 - Jean Echenoz, frantziar idazle eta eleberrigilea.
- 1949 - José Ramos-Horta, Ekialdeko Timorko presidentea eta 1996ko Bakearen Nobel Saria.
- 1953 -
- Leonel Fernández, Dominikar Errepublikako presidentea.
- Toomas Hendrik Ilves, Estoniako presidentea.
- 1958 - Adrian Newey, 1 Formulako britainiar ingeniaria.
- 1962 - James Kottak, Scorpions musika taldeko alemaniar bateriajolea.
- 1963 - Lars Ulrich, daniar musikaria, Metallica taldearen sortzailea eta bateriajolea.
- 1964 - Elizabeth Kostova, estatubatuar idazlea.
- 1965 - Mazinho Oliveira, brasildar futbolari ohia.
- 1969 -
- Thomas Linke, alemaniar futbolaria.
- Isaac Viciosa, espainiar atleta.
- 1971 -
- Jared Leto, estatubatuar aktore, musikari eta kantautorea.
- Tatiana Sorokko, errusiar modeloa.
- 1973 - Topacio Fresh, argentinar abeslari, aktore, dantzari eta artegile transexuala.
- 1975 -
- Marcelo Ríos, txiletar tenislaria.
- María Vasco, espainiar atleta.
- 1976 - Lea De Mae, txekiar aktore porno eta modeloa (h. 2004).
- 1979 - Xavier Florencio, kataluniar txirrindularia.
- 1980 - Jo Jung-suk, hegokorear aktorea.
- 1981 - Albert Corominas, kataluniar piraguista.
- 1985 -
- Beth Behrs, estatubatuar aktorea.
- Damir Markota, kroaziar saskibaloilaria.
- Kunimitsu Sekiguchi, japoniar futbolaria.
- 1986 - Kit Harington, ingeles aktorea.
- 1988 -
- Shiho Ogawa, japoniar futbolaria.
- Kayo Satoh, japoniar modelo eta telebistako pertsonaia.
- 1989 -
- Yohan Blake, jamaikar atleta, abiadura probatan aditua.
- Sofiane Feghouli, frantziar-aljeriar futbolaria.
- 1990 - Denis Txerixev, erruso-espainiar futbolaria.
HeriotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1879 - Vicente Urrabieta, bizkaitar marrazkilari eta ilustratzailea, Parisen (j. 1813).
- 1890 - Vicenta María López Vicuña, nafar lekaimea, Madrilen (j. 1847).
- 1949 - Pedro Ziga Maio, nafar naturalista (j. 1867).
- 1962 - Benigno Oreja, bizkaitar mediku eta politikaria (j. 1878).
- 1966 - Jose Iarnotz, iruindar arkitektoa (j. 1884).
- 1971 - Joseba Rezola, ordiziar politikari abertzalea eta abokatua (j. 1900).
- 1982 -
- Tomas Agirre, Barrensoro, euskal idazlea (j. 1898).
- Elbira Zipitria, gipuzkoar maistra, ikastolen sortzaileetarikoa, euskararen sustatzaile eta emakumeak baztertzearen kontrako borrokalaria (j. 1906).
- 1988 -
- Gregorio López Irasuegi, bizkaitar politikari eta ETAkidea (j. 1946).
- Pablo Sorozabal, donostiar musikagilea, Madrilen (j. 1897).
- 1991 - Roland Bierge, lapurtar margolaria, Saint-Antoinen (j. 1922).
MunduaAldatu
- 268 - Dionisio, Aita santua.
- 416 - Zosimo, Aita santua.
- 1458 - Arturo III.a, Bretainiako dukea (j. 1393).
- 1476 - Galeazzo Maria Sforza, italiar aristokrata (j. 1444).
- 1530 - Babur, Indiako Mogol Inperioaren sortzailea (j. 1483).
- 1572 - Petrus Ramus, frantziar filosofoa, matematikaria eta humanista (j. 1515).
- 1646 - Henrike II.a Borboi-Condékoa, Condéko hirugarren printzea (j. 1588).
- 1727 - Baltasar de Zuñiga, Nafarroako erregeordea (j. 1659).
- 1771 - Claude-Adrien Helvétius, frantziar filosofoa (j. 1715).
- 1797 - John Wilkes, ingeles politikaria eta kazetaria (j. 1725).
- 1818 - Maria Elisabet Portugalgoa, Espainiako erregina ezkontide (j. 1797).
- 1860 - Jean-Marie de Lamennais, frantziar apaiz katolikoa (j. 1780).
- 1883 - Giacomo Di Chirico, italiar margolaria (j. 1844).
- 1890 - Heinrich Schliemann, alemaniar arkeologoa (j. 1822).
- 1915 - Horace de Choiseul-Praslin, frantziar diplomatiko eta politikaria (j. 1837).
- 1931 - Melvil Dewey, estatubatuar liburuzaina (j. 1851).
- 1933 - Anatoli Lunatxarski, Ukrainan jaiotako boltxebikea eta idazlea (j. 1875).
- 1942 - Xavier Prado Rodríguez, galiziar poeta (j. 1874).
- 1959 - Pierre de Gaulle, frantziar politikaria (j. 1897).
- 1961 - Otto Baumberger, suitzar margolari eta kartel-egilea (j. 1889).
- 1966 - Noël Gallon, frantziar konpositore eta musika irakaslea (j. 1891).
- 1972 - Harry S. Truman, Ameriketako Estatu Batuetako 33. Presidentea (j. 1884).
- 1973 - Harold Hotelling, estatubatuar ekonomialari eta estatistikaria (j. 1895).
- 1977 - Howard Hawks, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1896).
- 1985 - Pepito Iantzi, nafar abeslari eta akordeoi-jotzailea (j. 1917).
- 1988 - Cynthia Stone, estatubatuar aktorea (j. 1926).
- 1991 - Fernando Martínez Sanabria, Chuli Martínez, espainiar-kolonbiar arkitektoa (j. 1925).
- 1992 - Nikita Magaloff, errusiar-suitzar pianista (j. 1912).
- 1994 - Pietro Pavan, italiar kardinala (j. 1903).
- 1996 - Narciso Jubany, espainiar artzapezpiku eta kardinala (j. 1913).
- 1997 - Cornelius Castoriadis, frantziar filosofoa eta psikoanalista (j. 1922).
- 1998 - Cathal Goulding, irlandar abertzalea izan zen. Irlandako mugimendu independentistaren buruzagietako bat (j. 1923).
- 1999 -
- Curtis Mayfield, estatubatuar abeslaria (j. 1942).
- Shankar Sharma, Indiako presidentea (j. 1918).
- 2000 - Jason Robards, estatubatuar aktorea (j. 1922).
- 2001 - Nigel Hawthorne, ingeles aktorea (j. 1929).
- 2002 - Herb Ritts, estatubatuar moda-argazkilaria (j. 1952).
- 2005 - Narciso Irureta, txiletar politikaria (j. 1924).
- 2006 - Gerald Ford, Ameriketako Estatu Batuetako 38. Presidentea (j. 1913).
- 2007 -
- Joe Dolan, irlandar musikagilea (j. 1939).
- István Sándorfi, hungariar margolaria (j. 1948).
- 2009 - Yves Rocher, frantziar kosmetikagilea (j. 1930).
- 2011 -
- Pedro Armendáriz Jr., mexikar aktorea (j. 1940).
- Kiyonori Kikutake, japoniar arkitektoa (j. 1928).
- 2018 -
- Roy J. Glauber, estatubatuar fisikaria, 2005eko Fisikako Nobel Saria (j. 1925).
- Jordi Grau, kataluniar zinemagilea (j. 1930).
Jaiak eta urteurrenakAldatu
- Sehaska egutegiko izendegia: Eztebe, Extebe, Estebe, Ilzar eta Iltzar.
- Doneztebe edo San Eztebe eguna: Katalunian jaieguna.
- Boxing Day: Erresuma Batua eta Commonwealth mankomunitateko herrialde askotan jaieguna.