Ireki menu nagusia

Abebe Bikila (ge'ez alfabetoan: አበበ ቢቂላ) (Jato, Amhara, 1932ko abuztuaren 7a - Addis Abeba, 1973ko urriaren 25a) distantzia luzeko lasterketetan aritzen zen etiopiar atleta izan zen. 1960 eta 1964ko Olinpiar Jokoetan maratoiko urrezko domina irabazi zuen.

Abebe Bikila
Abebe Bikila 1968c.jpg
Bizitza
Jaiotza Shewa Itzuli1932ko abuztuaren 7a
Herrialdea  Etiopia
Heriotza Addis Abeba1973ko urriaren 25a (41 urte)
Hobiratze lekua Etiopia
Heriotza modua berezko heriotza: garuneko odoljarioa
Jarduerak
Jarduerak maratoilaria, iraupen-lasterkaria eta atleta
Atletismoa
Kirol diziplinak maratoia
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marathon world record progression Itzuli8.116,2, 135,27
Marathon world record progression Itzuli7.931,2
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua 57 kilogramo
Altuera 177 zentimetro
Jasotako sariak
IMDb nm0082069

BiografiaAldatu

Abebe Bikila Etiopiako herrixka bateko ahuntzain baten semea zen. 17 urterekin Addis Abebara joan eta Haile Selassieren Guardia Inperialean sartu zen. Onni Niskanen suediar prestatzailearen eskutik, 1960ko Olinpiar Jokoetako maratoian aritzeko entrenatu zen[1]. Lasterketaren egunean, kirol oinetakoek min ematen ziotela eta, oinutsik laster egitea erabaki zuen. Bikilak, lasterketa irabazteaz gain, munduko errekorra hautsi zuen, 2:15:16.2 denborarekin[2]. Garaipen horrekin, Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazten zuen Saharaz hegoaldeko Afrikako lehen atleta bilakatu zen.

Lau urte geroago, Tokioko Olinpiar Jokoetan, berriro urrezko domina eskuratu zuen. Orduan ere munduko marka berria ezarri zuen: 2:12:11. 1968ko Olinpiar Jokoetan, lesio baten, eta oxigeno urritasunaren ondorioz, 17. kilometroan proba utzi behar izan zuen. Urte bat geroago, zirkulazio istripu batean paraplegiko geratu zen[2].

1973ko urriaren 25ean hil zen, garuneko odoljario batek jota. Hiletan 65.000 lagun bildu ziren Etiopiako heroi nazionalari adio esateko[2].

Lortutako sari nagusiakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Abebe Bikila