Abate Fetel edo Abbé Fetel Europako udareondoaren (Pyrus communis) kultibar bat da. Ezaguna da bere eite luzangagatik.

Abate Fetel kultibarraren zenbait udare.

Frantzian du jatorria. Izan ere, Fetel abadea -horregatik izena- 1865ean hasi zen tokiko kultibar batzuk nahasten, Chessyn (Rhône) apaiza zela. Gero, Charentayra igorritakoan, hibridazioak egiten jarraitu zuen, eta 'Abate Fetel' aldaera zenbait urte iraganda lortu zuen.[1]

Egun, 'Abate Fetel' udarea Italiako kultibarrik ekoiztuena eta esportatuena da. Batez ere Emilia-Romagna eskualdean hazten da, non jatorri-deitura babestua baitu. Italian, irailean biltzen da kultibar hau. Hotz gordeta, 23 astez eusten dio kalitateari.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. .
  2. .

Kanpo estekak aldatu