Abadiñoko Harrobiak Urkiolako Parke Naturalaren mugetan dauden kareharri harrobiak dira, Abadiñoko udalerriaren eremuan.

Kareharri Harrobiak aldatu

1989an Urkiola natura parkea izendatua izan zen, hori lortzeko bidean Gerediaga Elkarteak 1979an adierazpen publikoa egin zuen. 1981eko urtarrilaren 30ean Eusko Jaurlaritzak Urkiolako natura parkearen inguruan zituen planak aztertzeko deia zabaldu zuen, Gerediaga Elkartea planaren kontrako desadostasuna aurkeztu zuen trazatua kareharrizko harrobien interesei erantzuten zielako eta jardueraren eragina leuntzeko gunerik aurreikusten ez zelako.[1]

Atxarte eta Atxa Txikiko Harrobiak aldatu

Anbotoko mendikatearen defentsarako abiapuntua izan zen, hala ere 30.000 Ha-tik, gune babestua 5.769 Ha-ra mugatu zen, 1990eko urtarrilaren 4an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak argitaratu zuenez. Beraz, ertzetan Atxarte eta Atxa Tikiko harrobiak funtzionatzen jarraitu zuten, Abadiñoko Udalak harria ateratzeko jarduerarako emakida 1990era arte luzatu zielako.[1]

Enpresek eskatzen zuten luzapenaren arduraz 1990ean, eskalatzaileek, ekologista taldeek eta Gerediagak Urkiola Aldeko Batzordea (UAB) osatu zuten. Ekainaren erdialdean plataformako kideek igarobidea moztu zieten Asuntzeraino heldu nahi zuten autoei eta informazio paskinak banatu zituzten. Ekainaren 24an Atxarteko harrobiko hormetan hamaka bat eskegi zuten. Hala ere, Abadiñoko Udalak Eusko Jaurlaritzari emakida beste hamabost urtez luzazu zezan eskatu zuen. Hilabeteetan UAB-k EEE-EVE, Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin aritu zen batzarretan, administrazioen buru Juan Mari Atutxa zelarik. Urriaren 12an berriro, 125 egunez, eskalatzaile talde batek Labargorriko horman zintzilikatu zen. Protesten sustatzaileen artean Jon Irazabal prozesatu zuten. 1995ean bertan behera utzi zituzten harrobiak. 2002an, Javier Uriarte, Abadiñoko alkateak, harrobiak berreskuratzeko plana aurkeztu eta ekologistek hamaka berriro eskegiko zutela mehatxatu zuten. 2012an, Atxarteko Harrobia, Abiadura Handiko Trena eraikitzeko lanetan soberan geratutako lurrak metatzeko leku moduan erabiltzeko aukera aztertu zen, baina ez zen gauzatu.[1][2][3]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c HAMABI HARRIEN AHOTSA - GEREDIAGA ELKARTEAREN HISTORIA ETA ISTORIOAK - 50 URTEURRENEAN. Gerediaga Elkartea, 75-76 or. ISBN 978-84-943197-1-6..
  2. (Gaztelaniaz) Uriona, Alberto. (1999-03-07). «Atxarte, el conflicto latente» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
  3. (Gaztelaniaz) Uriona, Alberto. (2001-09-09). «La vuelta de Atxarte» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).

Ikus, gainera aldatu