Ab uno disce omnes Virgilioren  Eneida liburuan agertzen den latinezko adierazpena da. Esaldi osoa  «Accipe nunc Danaum insidias et crimine ab uno disce omnes» (Virgilio, Eneida 2, 65-66)[1] da. Santi Onaindiak honela itzuli zuen: «Konturatu zaitez grekoen amarruez, eta bakar baten gaiztakeriagatik ezagutu itzazu guztiak»[2]. Ezaguna egin dena latindar esaldiaren amaiera da.

Jatorria aldatu

Egurrezko zaldiaren trikimailu famatuaren bidez Troian sartu ziren greziarrei buruz hitz egitean, Virgiliok Sinon (Σίνων) greziar gerlariaren traizioa nabarmentzen du; grekoak utzi zituenaren plantak egin zituen eta, troiatar gatibu gisa, esan zien alde egin zuten grekoek utzitako zaldi erraldoia  eskaintza gisa pentsatu zutela, jainkoengandik etxerako itzulera ziurtatzeko. Esan zien zaldia oso handia eraiki zutela troiatarrek hirira eraman ez zezaten; izan ere, hala eginez gero, geroagoko inbasio grekoak garaitu ahal izango zituzten. Ondorioa, Sinon gizon faltsua zenez, denak ziren!

Esanahia aldatu

Esamolde latindar honek  bakar baten gaineko iritzia kolektibo edo multzo oso bati zabaltzearen kontzeptua adierazten du. Epai ezazu, bakar bat ezagututa. Izaki zakar, maltzur edo beste ezaugarri negatiboak dituzten pertsona multzo bati erreferentzia eginez, honako hau esan dezakegu: "Ab uno disce omnes".

Erreferentziak aldatu

  1. «P. Vergilius Maro, Aeneid, Book 2, line 57» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2020-06-18).
  2. Onaindia, Santiago. Bergili-ren idazlanak osorik. (1966)..

Kanpo estekak aldatu