A pesar de todo (filma)

A pesar de todo  Gabriela Tagliavini zuzendari argentinarraren komedia filma bat da. Filma Malagako Zinemaldian estreinatu zen 2019ko martxoaren 16an[1], eta Netflix-ek merkaturatu zuen 2019ko maiatzaren 3an[2]. Macarena García, Belén Cuesta, Blanca Suárez eta Amaia Salamanca aktoreek antzeztu zuten.

A pesar de todo (filma)
Jatorria
Argitaratze-data2019
IzenburuaA pesar de todo
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm komikoa
Iraupena78 minutu
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Gabriela Tagliavini
Gidoigilea(k)Gabriela Tagliavini
Antzezlea(k)
Argazki-zuzendariaKiko de la Rica
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaEspainia

bambuproducciones.com…
IMDB: tt9150970 Filmaffinity: 962939 Allocine: 268804 Rottentomatoes: m/a_pesar_de_todo Netlix: 81031939Edit the value on Wikidata

2019an Netflix-eko plataformak hainbat espainiar film ekoiztu zituen, arrakasta handia lortu zutenak. Hala ere, A pesar de todo filmak ez zuen harrera ona izan kritikarien aurrean[3][4].

Sinopsia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Lucía (Macarena García), Claudia (Belén Cuesta), Sara (Blanca Suárez) eta Sofía (Amaia Salamanca) bizimodu eta pertsonalitate zeharo ezberdinak dituzten lau ahizpa dira. Hauen bizitzak, urte asko igaro ondoren, berriro ere elkartuko dira Madrilen, hil berri den amaren, Carmen (Marisa Paredes), azkenengo agurra ospatzeko.

Carmenek testamentuaren irakurketan grabatuta utzi duen bideo-zintan aitaren egia esaten die bere alabei, hau da, haien aita (Juan Diego) ez dela haiek pentsatzen zuten pertsona berdina.

Herentziaren partea kobratzeko, lau ahizpek elkarrekin lan egin beharko dute bakoitzak bere aitaren benetako identitatea eta jatorria aurkitzeko.

Talde artistikoa aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Málaga, La Opinión de. (2019-03-16). «Festival de Málaga 2019 | Presentación de 'A pesar de todo'» La Opinión de Málaga (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  2. (Gaztelaniaz) Palomares, Anabel. (2019-04-24). «Netflix estrena (por fin) el tráiler de “A pesar de todo”, la comedia española con Amaia Salamanca, Blanca Suárez, Macarena García y Belén Cuesta» Trendencias (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  3. (Gaztelaniaz) julio, <img src="https://d9u8u3s4 rocketcdn me/wp-content/uploads/2019/11/Ana-Martinez-1-100x100 jpg" width="50" height="50" alt="Ana Martínez" class="avatar avatar-50 wp-user-avatar wp-user-avatar-50 alignnone photo"/>Por Ana MartínezEn Críticasen 12; lectura0, 20204 Minutos de. (2020-07-12). «A pesar de todo de Netflix: Crítica de la película» Los Interrogantes (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  4. (Gaztelaniaz) «Crítica de 'A pesar de todo'» Fotogramas 2019-04-30 (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).

Kanpo estekak aldatu