A Room with a View (euskaraz: Ikuspegidun Gela) amodiozko filma da, James Ivory britainiar zinemagileak 1985ean zuzendutakoa. Edward Morgan Forster ingeles idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Maggie Smith, Denholm Elliott, Helena Bonham Carter, Julian Sands, Simon Callow, Judi Dench, Patrick Godfrey, Fabia Drake, Joan Henley, Amanda Walker, Daniel Day-Lewis, Maria Britneva, Rosemary Leach, Rupert Graves, Peter Cellier eta Mia Fothergill izan ziren aktore nagusiak.

A Room with a View
Jatorria
Argitaratze-data1986
IzenburuaA Room with a View
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
italiera
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoakomedia erromantikoa, film dramatikoa eta eleberri batean oinarritutako filma
Iraupena116 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaA Room with a View (en) Itzuli
Grabazio lekua(k)Florentzia
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)James Ivory
Gidoigilea(k)Ruth Prawer Jhabvala
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaIsmail Merchant
Konpainia ekoizleaMerchant Ivory Productions (en) Itzuli
Goldcrest Films (en) Itzuli
Film4 Productions (en) Itzuli
[[Kategoria:Merchant Ivory Productions (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Goldcrest Films (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Film4 Productions (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaHumphrey Dixon (en) Itzuli
Ekoizpen-diseinatzaileaGianni Quaranta
Bestelako lanak
MusikagileaRichard Robbins
Argazki-zuzendariaTony Pierce-Roberts
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaItalia eta Ingalaterra
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

IMDB: tt0091867 Filmaffinity: 336794 Allocine: 2336 Rottentomatoes: m/a_room_with_a_view_1985 Mojo: roomwithaview Allmovie: v42077 TCM: 88627 Metacritic: movie/a-room-with-a-view TV.com: movies/a-room-with-a-view Netlix: 60035684Edit the value on Wikidata

Zortzi Oscar sarietarako izendapenak jaso eta hiru irabazi zituen: Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Ruth Prawer Jhabvala), Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Gianni Quaranta, Brian Ackland-Snow, Brian Savegar eta Elio Altamura) eta Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria (Jenny Beavan eta John Bright).

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1900ko hamarkada. Lucy Honey Church (Helena Bonham Carter), Florentzia hirira Charlotte Bartle (Maggie Smith) lehengusu eta konpainiako anderearekin batera bidaiatu duen familia oneko ingeles neska gazte bat da. Biak ostatu hartu duten hotelean Emerson (Denholm Elliott) jaun xelebrea eta haren semea den George (Julian Sands) ezagutuko dituzte, hauek jatorki bi neskeei beren gelak utzi eta hiriko ikuspegi bikainez goza dezaten ahalbideratuko diete. Azkenean, Lucy eta George maitemintzen amaituko dute, baina Charlottek bien arteko harremana gauzatu dadin ekidingo du. Lucy Ingalaterrara itzuli eta Cecil Vyse (Daniel Day-Lewis) izeneko gizon batekin ezkontzeko hitzemango da. Halere, George ere Ingalaterrara itzultzean egoera aldatu eta Lucyrengan harekiko iraganeko erakarpena berpiztuko da.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu