A Few Good Men
A Few Good Men (euskaraz Gizon zintzo gutxi batzuk) Rob Reiner estatubatuar zinema zuzendariaren 1992ko drama filma da, Aaron Sorkin gidoigile eta antzerkigilearen A Few Good Men antzezlanean oinarritua. Bertan, Tom Cruise, Jack Nicholson, Demi Moore, Kiefer Sutherland eta Kevin Bacon aktoreek anteztu zuten.
Filma lau Oscar Saritarako izendatuta egon zen, baina azkenean ez zuen bat bera ere irabazi.
Argumentua
aldatuDaniel Kaffee eta Joanne Galloway (Tom Cruise eta Demi Moore) militar abokatuek epaiketa batean Downey eta Dawson marineak (Wolfgang Bodison eta James Marshall) Guantanamoko base-militarrean adiskide marine baten hilketa-salaketa kargu batetik defendatu behar dituzte. Akusatuen arabera, haien adiskide William T. Santiago marineak Marineen ohore kodea hausteagatik Jessep kolonelak (Jack Nicholson) hura zigortzeko eman zien agindua besterik ez zuten bete, eta istripua izan zen. Epaiketa hasi eta berehala, defentsak egia ez jakiteko, kolonelak eragozpen handiak jarri dizkie.
Aktoreak
aldatu- Tom Cruise: Daniel Kaffee tenientea
- Jack Nicholson: Nathan R. Jessep kolonela
- Demi Moore: C. Joanne Galloway tenientea
- Kevin Bacon: Jack Ross kapitaina
- Kiefer Sutherland: Jonathan Kendrick tenientea
- Kevin Pollak: Sam Weinberg tenientea
- James Marshall: Louden Downey prefektua
- J.T. Walsh: Matthew Andrew Markinson teniente kolonela
- Christopher Guest: Stone doktorea
- J.A. Preston: Julius Alexander Randolph epailea
- Matt Craven: Dave Spradling tenientea
- Wolfgang Bodison: Harold W. Dawson kaporala
- Xander Berkeley: Whitaker kapitaina
- John M. Jackson: West kapitaina
- Noah Wyle: Jeffrey Barnes kaporala
- Cuba Gooding Jr.: Carl Hammaker kaporala
- Aaron Sorkin: tabernako gizona
Kanpo estekak
aldatu- A Few Good Men filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)