AFAPP edo Preso Politikoen Lagun eta Senideen Elkartea (gaztelaniaz Asociación de Familiares y Amigos de los Presos Políticos) Espainiako elkartasun elkarte bat da, batez ere Espainiako Alderdi Komunista-berreraikiko (PCE-r), GRAPOko eta horien inguruko presoen senideak eta lagunak biltzen dituena. Nazioarteko Sorospen Gorria (SRI) nazioarteko elkartasun sare komunistarekin lotua dago.

2002an eta hurrengo urteetan AFAPPeko kideak atxilotu izan dituzte Espainian Audientzia Nazionalaren aginduz, eta AFAPPeko kide batzuk espetxean daude PCE(r)-GRAPO ustezko erakundearekin ustezko loturak izateaz akusatuak[1]. AFAPPek nahiz SRIk beti ukatu dute akusazio hori[2] [3].

Errefertentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu