7 Jausi Rugby Elkartea

Barakaldoko Gurutzeta auzoan egoitza duen eta Ezkerraldea eta Meatzaldea eskualdeak esparru dituen errugbi eskola bat da

7 Jausi Rugby Elkartea Barakaldoko Gurutzeta auzoan egoitza duen eta Ezkerraldea eta Meatzaldea eskualdeak esparru dituen errugbi eskola bat da. Herriko "Hay una esperanza para ti" elkartearen baitan diharduen proiektu bat da.

7 Jausi Rugby Elkartea
HiriaBarakaldo
Euskal Herria Bizkaia, Euskal Herria
Sorrera2017
Webguneahttp://www.7jausirugby.org/

Sorrera aldatu

Gemma Lopez de Ciordia, gizarte-langilea eta elkartearen sustatzailetako bat, berera hurbiltzen diren neska-mutilen artean sozializazio positiboaren premia handia zegoela ohartzean, aisialdi hezitzaileko jarduerak bultzatzeko eta elkarteak artatzen zituen adingabeen artean kirola irisgarri egiteko asmoz, 2017-18 ikasturtean, Errugbi Eskola bat eratzeko proiektua zuen elkarteko eta inguruko beste pertsonekin batera.
[1] Gabezia ekonomiko handia duten eta familia- eta gizarte-egoera ahulak dituzten haurren integrazioa bultzatzen du, baina, errugbia ezagutu nahi duen Ezkerraldeko eta Meatzaldeko eskualdeetako edozein haurri irekitako proiektua da.
Horrela, kirol minoritario bat ikusarazteaz gain, laguntasuna, aniztasuna, elkartasuna, errespetua, gainditzea, pasioa edo joko garbiaren aldeko balioak transmititzen dituzte.

Izena aldatu

Zazpi jauzi herri-dantzaren izenaren literaltasuna erabiltzen du bere oinarrizko ideia adierazteko; Errugbian, bizitzan bezala, ez du axola zenbat aldiz erortzen zaren, garrantzitsuena jaiki eta aurrera egitea da. Elkartearen leloak "Zelairako eta bizitzarako balioak" eta "Erortzea baimenduta dago, altxatzea nahitaezkoa da" dira.

Beste taldeekin erlazioa aldatu

2018an, Bizkaiko Errugbi Federazioarekin eta gertuko klubekin kontaktu ezberdinak egitearen ondorioz, Universitario Bilbao taldearekin elkarlan estrategikoak izaten hasi ziren. Taldeko kide batek 7 jausiko entrenamenduetan parte hartzen du eskolako partaideen teknifikazioan laguntzeko.
Otsailean federazioak antolatzen dituen eskola-kiroleko partidetan Universitario Bilbao taldearekin batera parte hartzen hasi ziren. Gainera, klubak antolatzen dituen jardueretan ere parte hartzen dute, Errekalden zein Zorrotzan ospatzen duen errugbiaren jaialdietan[2].
Eskolak bere talde propioa sortu bitartean, bi eragileen arteko lankidetza estua lantzen dute kirol-proiektuan.


Nazioarteko lankidetza aldatu

2019ko irailean, Zazpi Jausi Rugby Elkarteko kirol-ordezkariak eta bere semeak, taldeko kidea dena, [Ekuador]reko Amazoniako oihanera bidaiatu zuten Compassion Agentziarekin lankidetzan, sendagaiak eraman eta errugbira eta haren balioetara hurbiltzea erraztuz, herriko haurrak dinamizatzeko helburuarekin.

Jarduera aldatu

2020tik aurrera, 5 eta 8 urte bitarteko aurrentzako kirol-hastapena eskaintzen du elkarteak, beste adin-taldetara irekita dauden entrenamenduetaz aparte.
Barakaldoko Kirolaren Institutuaren elkarlanaren ondorioz, kirol-material guztia gordetzeko biltegi bat eta partaideentzako aldagelak dituzte eskuragarri. Gainera, Bizkaiko Errugbi Federazioak Erandioko rugby zelaia eskaintzen die beraien partidentzako. Dena den, beraien ekintzak Ezkerraldean eta Meatzaldean garatzearen aldeko apustuarengatik, oraindik ez dute erabilerarik egin.
Elkarteak "Rugby experience" izeneko saioak antolatzen ditu ekitaldietan errugbia ikusarazteko. Ordurarte, Barakaldoko Gurutzeta eta Lutxana eta Abanto-Zierbenako Sanfuentes auzoetako jaietan parte hartu dute.
2018an, Plentziako Kakarraldo R.T klubaren zelaian eta Errugi Batasun Kristauaren (URC) laguntzarekin, Summer Rugby Camp kanpalekua antolatu zuten abuztuaren 26tik 30era.

Tellaetxe parkean egiten dituzte entrenamenduak.


Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu