5. Sinfonia (Dvořák)

5. Sinfonia Fa nagusian op 76, Antonín Dvořák konposatzaile txekiarrak 1875ean idatzi zuen musika lan bat da. Honako lau mugimendu hauetaz osatua dago.

  1. Allegro ma non troppo
  2. Andante con moto
  3. Scherzo: Allegro scherzando
  4. Finale: Allegro molto
5. Sinfonia (Dvořák)
Jatorria
Ezaugarriak
TonoaFa maior
Bestelako lanak
MusikagileaAntonín Dvořák

IMSLP: Symphony_No.5,_Op.76_(Dvořák,_Antonín) Allmusic: mc0002366904 Edit the value on Wikidata

Arreta pizten du musikalan honen opus kopuru handia. Azalpena, Dvořáki bere sinfoniak argitaratzea erabakitzen kosta zitzaiola da. Egin zuenean, lehenik seigarrena argitaratu zuen, baina 1 zenbakiarekin, ondoren, zazpigarrena argitaratu zuen, 2 zenbakiarekin; azkenik, aurreko lanek izan zuten arrakasta ikusiz, bosgarren sinfonia argitaratzera bidali zuen, 3 zenbakiarekin eta opus 76a bezala, benetan zegokion zenbakia eman orde, hau da, 24a. Sinfonia honek, Dvořáken heldutasun musikalaren hasiera adierazten duela onartzen da, eta lan garai bizi eta emankor batn aurrekaria da. Hilabete baino gehixeagoan idatzi zuen, eta, urte batzuk beranduago, 1888an argitaratzeko gainbegiratu behar izan zuenean aldaketa arin batzuk baino ez zizkion egin. Hans von Bülow orkestra zuzendari ospetsuari eskaini zion, lana eta egilea bera, laudorioz bete zituena. Sinfonia hau, Pragan estreinatu zen 1879an.


Aurrekoa
4. Sinfonia
Dvořáken sinfonia
1875
Ondorengoa
6. Sinfonia

Kanpo estekakAldatu