3. Sinfonia (Brahms)

3. Sinfonia fa nagusian opus 90, Johannes Brahmsena, 1883an idatzi zuen konposatzaile honek Hesse estatutko hiriburu den Wiesbadenen, 2. Sinfonia amaitu eta sei urtera. Bi lan hauen artean, Brahmsek bere maisulanik hoberenetako batzuk idatzi zituen, hauen artean, Biolinarentzako kontzertua, bi oberturak eta Pianoarentzako 2. kontzertua daudelarik.

3. Sinfonia (Brahms)
Jatorria
Estreinaldi-data1883ko abenduaren 2a
Jatorrizko izenburuaSinfonie Nr. 3 F-Dur
Ezaugarriak
Hizkuntzahizkuntza edukirik gabea
Iraupena40 minutu
Zatiak4 Mugimendu
TonoaFa maior
Deskribapena
Honen parte dalist of compositions by Johannes Brahms by opus number (en) Itzuli
list of symphonies by Johannes Brahms (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaJohannes Brahms

IMSLP: Symphony_No.3,_Op.90_(Brahms,_Johannes) Allmusic: mc0002366565 Edit the value on Wikidata
Orchesterwerke Romantik Themen.pdf
Orchesterwerke Romantik Themen.pdf
Orchesterwerke Romantik Themen.pdf
Orchesterwerke Romantik Themen.pdf

Historia eta estreinaldiaAldatu

Ziuraski, aurreko urteetako zirriborroetan oinarrituta dago. Bere gai nagusietako bat, oso bere esaldi bat den "Frei aber froh"ren (askea, baina zoriontsu, FAF, hau da: Fa, La, Fa, benetan, bigarren nota la bemol bat den arren) hasierako hizkien transposizio musikal batean oinarritua dago.


1883ko abenduak 2an estreinatu zuen Vienako Orkestra Filarmonikoak, Hans Richterren zuzendaritzapean, Brahmsen Eroicatzat hartu zuena (Ludwig van Beethovenen Hirugarren Sinfoniari erreferentzia eginez).

MugimenduakAldatu

Sinfonia, 4 mugimendutaz osatua dago, guztien artean, 40 minutuko iraupena dutelarik. Honako hauek dira:

  • Allegro con brio
  • Andante
  • Poco allegretto
  • Allegro

OrotarikAldatu

Hirugarren mugimenduko gai ospetsua, Anatole Litvaken Aimez vous Brahms? filmean eta BBCko Adam Curtisen Century of the Self dokumentalean agertu zen, eta Serge Gainsbourgen Baby alone in Babylone kantuan ere berrerabili zen. Civilization IV bideo-jokoaren soinu bandaren zati ere bada.


Aurrekoa
2. Sinfonia (Brahms)
Brahmsen sinfoniak
1883
Ondorengoa
4. Sinfonia (Brahms)

Kanpo estekakAldatu