2020ko Darfurko erasoak

2020ko Darfurko erasoak hiru tiroketa masibo izan ziren, 2020ko uztailean Darfurren gertatu zirenak, Sudanen. Beduino arabeek eta nekazari ez arabeek, masalit etniakoek bereziki, lurraren jabetza dela-eta, dituzten liskarrekin lotu zituzten sarraski horiek Sudango Gobernuak eta Nazio Batuen misioak.[1] Gobernuaren arabera, erasotzaileak Omar al-Bashir presidente ohiaren aldeko milizia arabeak ziren.[2]

  • Uztailaren 12an, Kutumen (Ipar Darfur), 9 lagun hil eta 20 zauritu zituzten.[3]
  • Uztailaren 24an, Aboudosen (Hego Darfur), 20 lagun hil eta 22 zauritu zituzten.[4][2]
  • Uztailaren 25ean, Masterin (Mendebaldeko Darfur), 60 lagun hiltzeaz gain, etxeak arpilatu eta erre zituzten.[2]
2020ko Darfurko erasoak
Irudia
Motagertaera
Data2020ko uztaila
KokalekuDarfur
HerrialdeaSudan

Erreferentziak aldatu

  1. Sudan deploys security forces after 120 dead, injured in attack in Darfur. Middle East Monitor, 2020ko uztailak 28, middleeastmonitor.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-3).
  2. a b c Soudan : le gouvernement envoie l'armée au Darfour, en proie à une flambée de violences. Franceinfo, 2020ko uztailak 29, francetvinfo.fr (Noiz kontsultatua: 2020-11-4).
  3. UN condemns deadly violence in Sudan’s North Darfur. Aljazeera, 2020ko uztailak 15, aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-4).
  4. Darfurren hogei lagun hil dituzte eraso batean. Berria, 2020ko uztailak 26, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-4).

Kanpo estekak aldatu