2017ko abuztuaren 21eko eguzki eklipsea

2017ko abuztuaren 21eko eguzki eklipsea Ameriketako Estatu Batuetan jarraitu ahal izan zen eguzki eklipsea da[1]. Ikustea posible izan zen beste herrialde batzuetan eguzki eklipse partziala izan zen[2], baita Euskal Herrian ere[3]. Eguzki eklipse bat ematen da Ilargia Lurra eta Eguzkiaren artean kokatzen denean, Lurreko ikusle batentzat Eguzkiaren ikuspegia partzialki edo osorik estaliz. Eguzki eklipse osoa lurreko gainazaleko oso puntu zehatzean gertatzen da, baina eklipse partziala askoz eremu zabalagoetan ikus daiteke.

2017ko abuztuaren 21eko eguzki eklipsea
Map
Eklipse mota
MotaOsoa
Gamma0.4367
Magnitudea1.0306
Eklipse maximoa
Iraupena2m 40s
Koordenatuak37N 87.7W
Bandaren zabalera maximoa115 km
Denborak (UTC)
(P1) Partzialaren hasiera15:46:48
(U1) Osoaren hasiera16:48:32
Eklipse maximoa18:26:40
(U4) Osoaren bukaera20:01:35
(P4) Partzialaren bukaera21:04:19
Erreferentziak
Saros145 (77(e)tik 22)
Katalogoa # (SE5000)9546

Ameriketako Estatu Batuetan izan zuen ibilbidea dela eta "Amerikar Eklipse Handia" ezizena ere eman zitzaion (ingelesez: The Great American Eclipse). AEBko lurralde kontiguoak zeharkatuko zituen azken eguzki eklipsea 1918ko ekainaren 8ko eguzki eklipsea izan zen, eta 1979ko otsailaren 26ko eguzki eklipsea eman zenetik ez zen ikusi beste eguzki eklipse osorik AEBko inongo lurraldetan[4].

Euskal Herrian eguzkia sartu aurretik ikusi ahal izan zen, 20:44ak hasita eta 21:05ak arte[3][5].


Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) The Great American Eclipse of 2017: An Outreach Opportunity and Challenge (PDF Download Available). (Noiz kontsultatua: 2017-08-20).
  2. TIME. (2017-08-02). Tracing The Path Of The Solar Eclipse Across The U.S. On August 21, 2017 | Solar Eclipse 2017 | TIME. (Noiz kontsultatua: 2017-08-20).
  3. a b EiTB. Abuztuaren 21ean, erabateko eguzki eklipsea. (Noiz kontsultatua: 2017-08-20).
  4. Chan, Melissa. This Summer's Total Solar Eclipse: Everything You Need to Know. (Noiz kontsultatua: 2017-08-20).
  5. [https://eclipse2017.nasa.gov/sites/default/files/interactive_map/index.html NASA - Total Solar Eclipse of 2017 Aug 21. ] (Noiz kontsultatua: 2017-08-20).

Kanpo estekak aldatu