2017ko Pueblako lurrikara
2017ko Pueblako lurrikara edota Morelosko lurrikara, irailaren 19an, asteartez, 18:14:39 UTC, Mexikoko Puebla estatuko San Juan Raboso (Izúcar de Matamoros) udalerrian epizentroa zuen lurrikara bat izan zen. 7,1 Mw-ko magnitudea eta VII (Oso nabarmena) eskala izan zuen.
2017ko Pueblako lurrikara | |
---|---|
![]() | |
Gertakaria | |
Data | 2017ko irailaren 19a |
Koordenatuak | 18° 35′ 02″ N, 98° 23′ 56″ W / 18.584°N,98.399°WKoordenatuak: 18° 35′ 02″ N, 98° 23′ 56″ W / 18.584°N,98.399°W |
![]() | |
![]() | |
Herrialdeak | Mexiko |
Kalteak | |
Hilak | 217 |
Zaurituak | 2.633 |
Datu geologikoak | |
Magnitudea | 7,1 MW |
Sakonera | 50 km |
Gehienezko intentsitatea | VII (Oso nabarmena) |
ISC | 610994335 |
Gutxienez 225 hildako eta 800 zauritutik gora eragin zituen. Hedabideek, lurrikara hau 1985eko Mexikoko lurrikararen 32. urteurrenean jazo izanari ohiartzun handia eman zioten.