2017 urteko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa
Antolatzailea | Gipuzkoako Bertsozale Elkartea |
---|---|
Finala | Izarraitz pilotalekua (Azpeitia) (2017ko maiatzaren 27an) |
Txapelduna | Karidadeko Benta |
Txapeldun ordea | Am...ona! |
2017ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa herrialde hartako bigarren taldekako txapelketa izan zen 1999ko ekitaldiaren ondoren. Finala Azpeitian jokatu zen[1].
Egitura
aldatuTxapelketak lau fase izan zituen.
- Lehen fasea: otsailaren 3tik martxoaren 12ra izan zen. 38 taldeak 12 multzotan banatu ziren. Hamar multzo hiru taldekoak ziren eta, beste biak, laukoak. Multzo bakoitzetik talde bakarra sailkatu zen hurrengo fasera.
- Bigarren fasea: martxoaren 23tik apirilaren 9ra. Aurreko fasetik sailkatu ziren 12 taldeak lau multzotan banatu ziren, hiru taldekoa bakoitza. Multzo bakoitzetik bana sailkatu zen finalerdietara.
- Hirugarren fasea: finalerdiak izan ziren. Bakoitzean bi taldek hartu zuten parte eta garailea pasa zen finalera.
- Laugarren fasea: finala.
Finalerdiak
aldatuAlegia
aldatuAlegian izan zen lehen finalerdia maiatzaren 6an
Postua | Taldea | Puntuak | Bertsolariak |
---|---|---|---|
1 | Karidadeko Benta | ? | Joseba Otaegi, Unai Mendizabal eta Haritz Mujika |
2 | Erniarraitz 1 | ? | Haritz Etxeberria "Ministro", Leire Ostolaza, Beñat Lizaso eta Jokin Uranga |
Bergara
aldatuBergaran izan zen bigarren finalerdia maiatzaren 13an.
Postua | Taldea | Puntuak | Bertsolariak |
---|---|---|---|
1 | Am...ona! | ? | Amaia Agirre, Beñat Iguaran eta Ander Goikoetxea |
2 | Osinalde | ? | Aratz Igartzabal "Potto", Endika Igartzabal eta Gorka Maiz |
Finala
aldatuMaiatzaren 27an jokatu zen, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. 2.000 entzule kabitu ziren, estu-estu eginda.
Postua | Taldea | Puntuak | Bertsolariak |
---|---|---|---|
Txapelduna | Karidadeko Benta | ? | Joseba Otaegi, Unai Mendizabal eta Haritz Mujika |
Txapeldun ordea | Am...ona! | ? | Oihana Iguaran, Beñat Iguaran eta Ander Goikoetxea |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Berria.eus. «"Nahaste haiek belaunaldien artean joko polita sortu zuten"» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-11-18).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu