2016ko Tafalla eta Puiuko sutea

2016ko Tafalla eta Puiuko sutea 2016ko abuztuaren 26an Nafarroako Tafalla eta Puiu artean piztu zen sute bat izan zen.

2016ko Tafalla eta Puiuko sutea
Datuak
Data 2016ko abuztuaren 26a - gaur egun
Erretako azalera 3.500 hektarea
Kokapena A-15 autobidearen 54,5 kilometroan, Tafalla eta Puiu artean
Euskal Herria Nafarroa, Euskal Herria

Nafarroako Gobernuak sua itzaltzeko baliabide guztiak jarri zituen. Abuztuaren 26ean bero sargoria egin zuen, sutea oraindik kontrolatu ezinik zebiltzan eta Artaxoarantz zihoan, ondorioz NA-8607 itxi egin zuten.

Sutearen berri eguerdialdera SOS Nafarroak jasotako abisuaren bidez jakin zen. Foruzaingoaren ustez A-15 autobidetik zihoan auto batetik botatako zigarrokin batek piztu omen zuen, hain zuzen ere, A-15 54,5 kilometroan.[1].

Azken 30 urteotan probintzian izandako suterik larriena izan da, guztira 3.500 hektarea baino gehiago kaltetu zuelarik.[2]. Sutearen ke hodeiak Barañain eta Iruñeako zeruetan ikusgai ziren.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu