2016ko Nizako atentatua
2016ko Nizako atentatua eraso terrorista bat izan zen, 2016ko uztailaren 14an gaueko 22:40etan Nizan egindakoa, Frantzian. Jendez lepo zegoen Ingelesen etorbidean sarturik, kamioi gidari batek 86 pertsona hil eta 434 zauritu zituen.[1][2]
2016ko Nizako atentatua | |
---|---|
Mota | masa hilketa vehicle-ramming attack (en) atentatu sarraski |
Honen parte da | terrorismoa Frantzian eta terrorismo islamista Europan (2014-) |
Data | 2016ko uztailaren 14a |
Kokaleku | Ingelesen etorbidea |
Herrialdea | Frantzia |
Helburu | zibil |
Kausa | islamismo erradikal |
Honen ondorioa | international reactions to the 2016 attack in Nice (en) |
Pertsona hilak | 87 |
Pertsona zaurituak | 434 |
Erantzule | Mohamed Lahouaiej-Bouhlel (en) |
Arma | Su-arma |
Atentatua
aldatuUztailaren 14an, Frantziako Jaiegun Nazionalean, 4.000 pertsona zeuden Nizako zerura begira ospakizuneko suak lehertzen ikusten, Ingelesen etorbide ezagunean, bat-batean hemeretzi tonako kamioi batek ibilgailuentzat itxitako etorbidea hartu eta 300 bat pertsona harrapatu zituenean. Bi kilometroz ezker-eskuin joan zen, abiadura bizian, ibiltariak azpian hartuz. Hortik aurrera kaosa, izua, nahigabea eta nahasmena izan ziren nagusi. Jendea korrika atera zen, eta, hainbat lekukoren arabera, hainbat pertsona itsasoan murgildu ziren, gertatzen ari zenaz babesteko. Poliziak tiroka hil zuen gidaria.[3]
Egilea
aldatuAtentatuaren egilea Mohamed Lahouaiej Bouhlel izan zen, 31 urteko kamioi gidaria, Tunisian jaioa, baina Frantzian herritarturik zegoena. Bakarrik egin zuen ekintza, eta ez zuen konplizerik, hasieran taldean antolatua izan zitekeela zabaldu zen arren. Lapurretengatik eta indarkeria matxistagatik ezagutzen zuen Poliziak, baina ez zegoen Frantziako zerbitzu sekretuen zaintza zerrendan. Behin baino ez zuten kondenatu, 2016ko maiatzean, beste kamioi gidari batekin eztabaidan ari zela, egurrezko pala bat bota ziolako. Komunikabide batzuen arabera, arazo pertsonalak zituen, dibortzio tramiteetan zegoen, eta ez zen erlijiosoa.[3]
Biktimak
aldatuAtentatuan 87 pertsona hil ziren, kamioiaren gidaria barne. Horietako bi euskal herritarrak ziren, Mauleko ama-alabak hain zuzen ere.[4] Zaurituak 434 izan ziren.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Ordoñez Garmendia, Jon. François Hollande: "Hil edo bizi daude berrogeita hamar pertsona". Berria, 2016ko uztailak 15, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2016-7-15).
- ↑ a b Le bilan de l'attentat de Nice porté à 86 morts après le décès d'un blessé. RTS, 2016ko abuztuak 19, rts.ch (Noiz kontsultatua: 2029-11-5).
- ↑ a b Mujika Tolaretxipi, Amagoia. Indarkeriaren zurrunbiloan. Berria, 2016ko uztailak 16, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-7-18).
- ↑ Goikoetxea, Garikoitz. Bi euskal herritar hil ziren Nizako atentatuan. Berria, 2016ko uztailak 18, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-7-18).