2016ko Italia erdialdeko lurrikara

2016ko Italia erdialdeko lurrikara 2016ko abuztuaren 24an, goizeko 3:36tan (01:36 GMT) Norciatik gertu izandako lurrikara bat izan zen. Perugiatik 75 kilometrora hego-ekialdean eta L'Aquilatik 45 kilometrora iparraldean izan zuen epizentroa, Umbria, Lazio eta Markak elkartzen diren puntutik gertu. USGSk hasieran 6.2 kilometroko sakoneran eman zela esan zuen, 6.4ko magnitudearekin. Beranduago 6.2ra jaitsi zen, eta Europar-Mediterranear Zentro Sismologikoak 6.1 zela esan zuen.

2016ko Italia erdialdeko lurrikara
Irudia
Map
Motalurrikara
Honen parte da2016–2017 Central Italy earthquakes (en) Itzuli
Data2016ko abuztuaren 24a
HerrialdeaItalia
Lurrikararen momentu sismikoa6
6,2
Magnitudea Richter eskalan6,2
Pertsona hilak299 (2016ko azaroaren 15a)
Pertsona zaurituak388 (2016ko abuztuaren 27a)
KaltetuakSant'Agostino Church (en) Itzuli
Karakalaren Termak
Kalteen kostua4.000 M€

Amatrice herrian kalte larriak gertatu ziren, epizentrotik gertu. Hainbat erreplika egon ziren, Erroma, Napoles eta Florentzian nabaritu zirenak. 247 pertsona hil ziren eta hainbat desagertu.

Eskualdea oso aktiboa da sismologikoki eta lurrikara garrantzitsu bat izan zen gertu, 2009an, L'Aquilan 300 pertsona hil eta 65.000 etxerik gabe utzi zituena.

Kanpo estekak aldatu