2015eko martxoaren 20ko eguzki eklipsea

2015eko martxoaren 20ko eguzki eklipsea eklipse osoa izan zen. Eguzki eklipse bat Ilargia Lurra eta Eguzkiaren artean igarotzen denean gertatzen da, Lurrean dagoen ikusle batentzat Eguzkiaren argia osorik edo zati batean estaliz. Eguzki eklipse oso bat gertatzen da Ilargiaren itxurazko diametroa Eguzkiarena baino handiagoa denean, zuzenean eguzkiarne argi guztia blokeatuz, eta eguna iluntasunean bilakatuz. Osotasuna Lurraren gainean oso esparru estuan gertatzen da, eta eguzki eklipse partziala bere inguruan milaka kilometrotan zehar hedatzen da.

2015eko martxoaren 20ko eguzki eklipsea
Map
Eklipse mota
MotaOsoa
Gamma0.9454
Magnitudea1.0445
Eklipse maximoa
Iraupena2m 47s
Koordenatuak64°24′N 6°36′W / 64.4°N 6.6°W / 64.4; -6.6
Bandaren zabalera maximoa463 km
Denborak (UTC)
Eklipse maximoa9:46:47
Erreferentziak
Saros120 (71(e)tik 61)
Katalogoa # (SE5000)9541

1,045eko magnitudea izan zuen. Eklipse osoaren iraupenik handiena Faroeetan kostatik gertu izan zen eta 2 minutu eta 47 segunduko iraupena izan zuen. Europan 2026ko abuztuaren 12ko eguzki eklipsearen aurretik azken eguzki eklipse osoa izan zen.

Bere ibilbidearen bukaeran Ilargiaren itzala Lurraren gainazaletik alde egin zuen espaziora Ipar Poloan. Martxoaren 20an ekinozioa denez, lehen aldia izan zen Eguzkia Ipar Poloan agertzen zela, 6 hilabete gauez eman ostean.

Garraio publikoa erabilita eklipsearen osotasuna ikus daitekeen leku bakarrak Faroe Uharteak eta Svalbard ziren.[1]

Irudiak aldatu

Harremana duten eklipseak aldatu

Ilargi eklipseak aldatu

2015eko apirilaren 4ko eguzki eklipseak jarraituko du eguzki eklipse hau, Australian eta Asia eta Ipar Amerikako Ozeano Bareko kostaldetan ikusgarri.

2015-2018 tarteko eguzki eklipseak aldatu

Sei-hilabete serie bakoitzeko serieko eguzki eklipse bakoitza gutxi gorabehera 177 egun eta 4 orduan behin errepikatzen da (sei-hilabete bat) Ilargi nodo alternatiboetan Ilargiaren orbitan.

2015-2018 tarteko eguzki eklipseen serieak
Goranzko nodoa   Beheranzko nodoa
120 2015eko martxoaren 20a
 
Osoa
125 2015eko irailaren 13a
 
Partziala
130 2016ko martxoaren 9a
 
Osoa
135 2016ko irailaren 1a
 
Anularra
140 2017ko otsailaren 26aaBR> 
Anularra
145 2017ko abuztuaren 21a
 
Osoa
150 2018ko otsailaren 15a
 
Partziala
155 2018ko abuztuaren 11
 
Partziala
2018ko uztailaren 13ko eguzki eklipsea eta 2019ko urtarrilaren 6ko eguzki eklipseak hurrengo sei-hilabete seriean gertatuko dira.

Saros serieak aldatu

120 Saros zikloaren parte bat da, eta 18 urte eta 11 egunero errepikatzen da, 71 ebentorekin guztira. Seriea eguzki eklipse partzial batekin hasi zen 933ko maiatzaren 27an, eta 1059ko abuztuaren 11an eklipse anular batera iritsi zen. Ondoren hibridoa izan zen 3 datatan: 1510eko maiatzaren 8tik 1546ko maiatzaren 29ra eta 1564ko ekainaren 8tik aurrera eklipse totalak izan dira 2033ko martxoaren 30era arte. Ondoren eklipse partzialekin jarraituko du, 2195eko uztailaren 7ra arte. Eklipserik luzeenak 2 minutu eta 16 segundu iraun zituen, 1654ko abuztuaren 12an.[2]

1901 eta 2100 urteen artean serieko 55-65 kideak gertatuko dira:

55 57
 
1907ko urtarrilaren 14a
 
1925eko urtarrilaren 24a
 
1943ko otsailaren 4a
58 59 60
 
1961eko otsailaren 15a
 
1979ko otsailaren 26a
 
1997ko martxoaren 9a
61 62 63
 
2015eko martxoaren 20a
 
2033ko martxoaren 30a
 
2051eko apirilaren 11
64 65
 
2069ko apirilaren 21a
 
2087ko maiatzaren 2a

Serie metonikoak aldatu

Ziklo metoniko bat 19 urtean behin (6939,69 egun) eklipseak errepikatzen dituen zikloa da, guztira 5 ziklo hartuz. Eklipseak ia egutegiko data berdinean gertatzen dira. Gainera okton azpiserieak daude, 1/5ero gertatzen direnak, hau da, 3,8 urtero (1387,94 egun). Serie honek 21 eklipse ebento ditu 2011ko ekainaren 1etik 2087eko ekainaren 1era bitarte.

maiatza 31 – ekaina 1 martxoa 20 urtarrila 5–6 urria 24–25 abuztua 12–13
118 119 121 123 125
 
2011ko ekainaren 1a
 
2015eko martxoaren 20a
 
2019ko urtarrilaren 6a
 
2022ko urriaren 25a
 
2026ko abuztuaren 12a
128 129 131 133 135
 
2030eko ekainaren 1a
 
2034ko martxoaren 20a
 
2038ko urtarrilaren 5a
 
2041eko urriaren 25a
 
2045eko abuztuaren 12a
138 139 141 143 145
 
2049ko maiatzaren 31a
 
2053ko martxoaren 20a
 
2057ko urtarrilaren 5a
 
2060eko urriaren 24a
 
2064ko abuztuaren 12a
148 149 151 153 155
 
2068ko maiatzaren 31a
 
2072ko martxoaren 19a
 
2076ko urtarrilaren 6a
 
2079ko urriaren 24a
 
2083ko abuztuaren 13a
157
 
2087ko ekainaren 1a

Erreferentziak aldatu


Kanpo estekak aldatu