2015eko Bamakoko Radisson Blu hoteleko atentatua

2015eko Radisson Blu hoteleko atentatua Bamakon (Mali), 2015eko azaroaren 20aren goizean burututako erasoa izan zen. Hamar bat ekintzaile jihadista Radisson Blu luxuzko hotelean sartu ziren eta 170 pertsona bahitu zituzten (140 bezero eta 30 hoteleko langile). Erasoa 27 bahituen eta bi ekintzaile islamisten heriotzarekin burutu zen.[1]

2015eko Bamakoko Radisson Blu hoteleko atentatua
Mali map.png
Datuak
Data 2015eko azaroaren 20a
Ordua 7 edo 7:30 a.m.
Lekua Radisson Blu hotela
Mali Bamako, Mali
12° 38′ 07″ N, 8° 01′ 51″ W / 12.6352°N,8.0308°W / 12.6352; -8.0308Koordenatuak: 12° 38′ 07″ N, 8° 01′ 51″ W / 12.6352°N,8.0308°W / 12.6352; -8.0308
Eraso mota Tiroketa
Hildakoak 20 (eta 2 erasotzaile)
Zaurituak 7
Egilea Al-Mourabitoun
Islamiar Magrebeko Al Kaida

Erasoaren erantzuleakAldatu

Al-Qaeda taldearekin lotura duen Al Mourabitoun taldeak erasoa bere gain hartu zuen, Mohtar Belmohtarren buruzagitzapean. Talde horrek erreibindikazio testu batean zera eskatzen zuen: Frantzian atxilotutako islamiarrak askatzea eta, halaber, Maliren iparraldean gobernuak aurrera daramatza erasoak erantzutea. Taldeak 2013an Aljeriako In Amenas gas-plantaren aurkako erasoa eraman zuen aurrean; orduan erasoak 39 bahituen eta 29 erasotzaileen heriotzarekin bukatu zen.

BahituakAldatu

Gutxienez hamalau herrialdetako bezeroak zeuden hotelean: Frantzia, Txina, Turkia, India, Belgika... Belgiar bakarra hil egin zuten, Valonia Parlamentuko langilea. Islamistek Koranaren pasarteak buruz zekitenak libre utzi zituzten.

Erreskate operazioaAldatu

Arratsaldeko 14:00etan Frantzia, Mali eta AEBetako indar bereziak hotelean sartu ziren erasoari amaiera emanez.[2][3]

Gobernuaren erantzunaAldatu

Maliko Gobernuak, Ibrahim Boubacar Keïta estatu-burua, lurralde osoan 10 egunetarako salbuespen egoera eta hiru dolu egun ezarri zituen.[4]

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu