2013ko Korrika edo 18. Korrika Euskal Herrian zehar ospatzen den Korrika jaialdiaren hemezortzigarren edizioa izan zen. AEK elkarteak antolatu zuen eta ekitaldi honetan euskara ikasten ari diren milaka lagunak izan ziren omenduak. Eman Euskara Elkarri leloa izan zuen.

2013ko Korrika
Irudia
LeloaEman Euskara Elkarri
EreserkiaBagoaz

Motaekitaldi
Honen parte daKorrika
Denbora-tarte2013ko martxoaren 14a - 2013ko martxoaren 24a
2011
HerrialdeaEuskal Herria
AntolatzaileaAlfabetatze Euskalduntze Koordinakundea
AbiapuntuAndoain
HelmugaBaiona
18. Korrikaren ibilibidea. Berriaren infografia
18. Korrika gauez, Arrankudiaga eta Okondo artean.
Korrika 18 Baionan amaitzen.

Ibilbidea

aldatu

Andoainen abiatu zen martxoaren 14an eta Baionan bukatu hilaren 24an. Azken kilometroa Amets Arzallus bertsolariak egin zuen eta ondoren berak idatzitako mezua irakurri zuen.[1]

Korrika Kulturala

aldatu

Aurreko urtean bezala, Korrika hasi baino bi hilabete lehenago aurkeztu ziren Korrikaren inguruan antolaturiko ekintzak, bai eta abestia eta bideoklipa ere.

Abestia

aldatu

Esne Beltza taldeak egin zuen Bagoaz abestia.[2]

Hemen euskaldun izatea bezalako gudaririk ez dago
Hemen ez dago euskara adinako askatasunaren aldeko itxarobiderik

Everybody, everybody...

Bagoaz Euskal Herritik mundura
eskua emanez elkarri
bideak direla gure lotura
urratsak direla gure oinarri
Bagoaz Korrika!
Elkar entzunez eta ulertzera
Bagoaz Korrika!
Euskara eman da elkar bizitzera

Everybody everybody...

Euskaraz da euskaldunon ezaugarri
guztion lur eta guztion zeru
horregatik dugu maite izugarri
eta gehiagokok maite dezakegu

Bagoaz korrika,korrika!
ikastera eta erakustera
Bagoaz korrika, korrika!

Bagoaz Korrika!
Egizu hitz herri zahar herri berri
Bagoaz Korrika!
Eman euskara elkarri
Bagoaz Korrika!
Egizu hitz herri zahar herri berri
Bagoaz Korrika!
Eman euskara elkarri (ta eman euskara elkarri)

Everybody, everybody...

Maule, Donibane, Garazi, Baiona
Donosti, Bilbo, Gasteiz, Iruñea
Herri guztietan euskara da bai ona
Hizkuntza baita gure bilgunea
Bagoaz korrika
euskara elkarri ematera
bagoaz korrika!

Bagoaz Korrika...

KORRIKA! Ttipi-Ttapa Ttipi-Ttapa
KORRIKA! Ttipi-Ttapa Ttipi-Ttapa
KORRIKA! Ttipi-Ttapa Ttipi-Ttapa
KORRIKA! Ttipi-Ttapa Ttipi-Ttapa

Hemen euskaldun izatea bezalako gudaririk ez dago
BAGOAZ!

Erreferentziak

aldatu
  1. Korrika - Auñamendi Eusko Entziklopedia. (Noiz kontsultatua: 2017-08-31).
  2. ikbvideo. (2012-11-30). Korrika 18 bideoklipa "Bagoaz" Esne Beltza (2013). (Noiz kontsultatua: 2017-09-02).

Kanpo estekak

aldatu