2011ko Galesko Biltzar Nazionalerako hauteskundeak
2011ko Galesko Biltzar Nazionalerako hauteskundeak urte bereko maiatzaren 5ean izan ziren, eta Galesko Biltzar Nazionalaren IV. legealdiko 60 biltzarkideak hautatu ziren, zeinetatik 40k hautesbarruti bana ordezkatzen zuten.
2007← | →2016 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
hauteskundeak | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
2011ko maiatzaren 5a | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Galesko Biltzar Nazionaleko 60 eserlekuak 31 eserleku gehiengo osorako | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzea | %42,2 |
▼%1,5 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Galesko Alderdi Laborista Carwyn Jones | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Barruti bozak | 401.677 | %42,3 | ▲10,1 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Eskualde bozak | 349.935 | %36,9 | ▲7,2 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Eserlekuak | 30 | ▲4 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Galesko Alderdi Kontserbadorea Nick Bourne | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Barruti bozak | 237.388 | %25 | ▲2,6 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Eskualde bozak | 213.773 | %22,5 | ▲1,1 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Eserlekuak | 14 | ▲2 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Plaid Cymru Ieuan Wyn Jones | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Barruti bozak | 182.907 | %19,3 | ▼3,1 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Eskualde bozak | 169.799 | %17,9 | ▼3,1 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Eserlekuak | 11 | ▼4 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Galesko Liberal Demokratak Kirsty Williams | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Barruti bozak | 100.259 | %10,6 | ▼4,2 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Eskualde bozak | 76.349 | %8 | ▼3,7 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Eserlekuak | 5 | ▼1 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Ezkerrean barruti bakoitzeko alderdi irabazlea ikus daiteke. Eskuinean eskualde bakoitzeko zerrenda bozen bidez hautatutako biltzarkideak ikus daitezke. | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Lehen Ministroa hauteskundeen aurretik: |
Hautaturiko Lehen Ministroa: | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Carwyn Jones Laborista |
Carwyn Jones Laborista |
Hauteskunde hauetan Alderdi Laboristak, Biltzarreko eta orduko koalizio gobernuko alderdi nagusiak, herritarren sostengu zabalagoa eskuratu zuen, eta Biltzar Nazionaleko eserlekuen erdia bereganatu zituen. Ondorioz, koaliziorik osatu gabe mantendu ahal izan zen gobernuan. Kontserbadoreak oposizioko alderdi nagusia bihurtu ziren, Plaid Cymru garaituz, baina Nick Bourne alderdiaren buruzagiak eserlekua galdu zuen eta Biltzar Nazionaletik kanpo geratu zen. Bestalde, gobernu koalizioko kide txikiak, Plaid Cymruk, boz ugari galdu zituen, eta inoizko emaitzarik kaskarrenak eskuratu zituen, 4 eserleku galduz. Liberal Demokraten boz kopurua ere asko apaldu zen, eta, lehenengoz Biltzarraren sorreratik, eserleku bat galdu zuten.
Hauteskundeetan momentuan Galesen bizi ziren Erresuma Batuko, Irlandako, Commonwealtheko zein Europar Batasuneko 18 urtetik gorako herritarrak bozkatu ahal izan zuten.
Egun ber-berean Eskoziako Legebiltzarrerako eta Ipar Irlandako Biltzarrerako hauteskundeak izan ziren.
Hauteskunde legea
aldatuGalesko Biltzar Nazionalerako hauteskundeetan ordezkaritza proportzional mistoa (MMP) da erabiltzen den hauteskunde sistema. Biltzar Nazionaleko 60 biltzarkideetatik 40 hautesbarrutien bidez hautatzen dira, eta gainerako 20ak D'Hondt metodoa MMP sistemara aplikatuz.
Gales 40 hautesbarrutitan dago banatuta (Komunen Ganberarako hauteskundeetako hautesbarruti ber-berak), eta hautesbarruti horiek 5 eskualde osatzen dituzte: Gales Erdialdea eta Mendebaledea, Ipar Gales, Hego Gales Mendebaldea, Hego Gales Erdialdea, eta Hego Gales Ekialdea. Hautesleek bi boto eman behar dituzte: "barruti botoa", haien hautesbarrutiko ordezkaria hautatzeko; eta "zerrenda botoa" edo "eskualde botoa", haien eskualdeko 4 ordezkariak hautatzeko. Bi boto horiek ez dute zertan alderdi berarentzat izan, eta ondorioz alderdien barruti boto kopurua eta zerrenda boto kopurua normalean ez da berdina izaten.
Emaitzak
aldatuAlderdia | Ordezkaritza proportzional mistoa | Eserlekuak guztira | ||||||||||||
Hautesbarrutiak | Eskualdeak | |||||||||||||
Bozak | % | +/- | Eser. | +/- | Bozak | % | +/- | Eser. | +/- | Guztira | +/- | |||
Galesko Alderdi Laborista (Lab) | 401.677 | 42,3 | +10,1 | 28 | +4 | 349.935 | 36,9 | +7,3 | 2 | = | 30 | +4 | ||
Galesko Alderdi Kontserbadorea (Con) | 237.388 | 25,0 | +2,6 | 6 | +1 | 213.773 | 22,5 | +1,0 | 8 | +1 | 14 | +2 | ||
Plaid Cymru (PC) | 182.907 | 19,3 | -3,1 | 5 | -2 | 169.799 | 17,9 | -3,1 | 6 | -2 | 11 | -4 | ||
Galesko Liberal Demokratak (LibDem) | 100.259 | 10,6 | -4,2 | 1 | -2 | 76.349 | 8,0 | -3,7 | 4 | +1 | 5 | -1 | ||
Erresuma Batuaren Independentziaren Alderdia (UKIP) | 43.756 | 4,6 | +0,7 | 0 | = | |||||||||
Ingalaterra eta Galesko Alderdi Berdea (GPIW) | 1.514 | 0,2 | N/A | 0 | = | 32.649 | 3,4 | -0,1 | 0 | = | ||||
Alderdi Laborista Sozialista (SLP) | 23.020 | 2,4 | +1,1 | 0 | = | |||||||||
Britainiar Alderdi Nazionala (BNP) | 7.056 | 0,7 | N/A | 0 | = | 22.610 | 2,4 | -1,9 | 0 | = | ||||
Galesko Alderdi Kristaua | 8.947 | 0,9 | = | 0 | = | |||||||||
Britainiako Alderdi Komunista (CPB) | 2.676 | 0,3 | -0,1 | 0 | = | |||||||||
Demokrata Ingelesak | 744 | 0,1 | -0,1 | 0 | = | 1.904 | 0,2 | = | 0 | = | ||||
Sindikalistak eta Sozialistak Murrizketen Aurka (TUSC) | 1.639 | 0,2 | N/A | 0 | = | |||||||||
Monster Raving Loony | 1.237 | 0,1 | N/A | 0 | = | |||||||||
Independenteak | 12.478 | 1,3 | -1,1 | 0 | -1 | 1.094 | 0,1 | -0,9 | 0 | = | 0 | -1 | ||
Llais Gwynedd | 3.225 | 0,3 | N/A | 0 | = | |||||||||
LLanelli Lehenesten | 2.004 | 0,2 | N/A | 0 | = | |||||||||
Guztira | 949.252 | 100 | 40 | 949.388 | 100 | 20 | 60 |
Laburpena
aldatuEskualde bozak | ||||
---|---|---|---|---|
Alderdiak | Ehunekoak | |||
Laboristak | 36.9% | |||
Kontserbadoreak | 22.5% | |||
Plaid Cymru | 17.9% | |||
LibDem | 8% | |||
UKIP | 4.6% | |||
Berdeak | 3.4% | |||
SLP | 2.4% | |||
BNP | 2.4% | |||
Besteak | 1.9% | |||
Biltzar Nazionaleko eserlekuak | ||||
---|---|---|---|---|
Alderdiak | Eserlekuen ehunekoak | |||
Laboristak | 50% | |||
Kontserbadoreak | 23.33% | |||
Plaid Cymru | 18.33% | |||
LibDem | 8.33% | |||
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) «Welsh assembly election results 2011» BBC News (Noiz kontsultatua: 2020/6/8).