2010eko Saharako matxinada

2010eko saharar matxinada 2010 urteko urrian saharar herriak Mendebaldeko Saharan Marokoko estatuaren aurka hasitako protestak eta ondorengo liskarrak biltzen ditu. Protestak milaka sahararrek Aaiundik gertu zegoen kanpamendu batean era baketsuan bildu zirenean hasi ziren. Azaroaren 8an Marokoko segurtasun indarrek kanpamendua bortxaz desegin eta sahararren ihesa eragin zuten. Ondoren, istilu larriak geratu ziren Aaiun eta Smara hirietan eta hainbat pertsona zauritu eta hil ziren, saharar zein marokoar segurtasun indarren artean. Matxinadan parte hartu zuten ekintzaileen aurkako errepresioa gogorra izan zen eta sahararren aurkako torturak eta tratu txarrak salatu ziren giza-eskubideen aldeko zenbait erakunderen aldetik. Marokoar zibilek ere jardun zuten sahararren aurka. Matxinada Espainiar Estatuak 1975 urtean lurraldea Marokoren eskuetan utzi zuenez geroztik izandako protesta biziena izan zen eta Mendebaldeko Sahararen estatus kolonialaren arazoa plazaratu zuen berriz ere nazioartean, bereziki Espainian, bere burua sahararren ordezkaritzat jotzen duen Fronte Polisarioak aldarrikatzen duen autodeterminazio eskubidearen eta Marokok lurraldearen gainean defendatzen duen subiranotasunaren gainean.

2010eko Saharako matxinada
Mendebaldeko Saharako gatazka
Gdeim Izik esparrua 2010eko urrian
Data2010eko urriaren 9a-2010eko azaroaren 8a
LekuaMendebaldeko Sahara
Koordenatuak27°09′N 13°12′W / 27.15°N 13.2°W / 27.15; -13.2
EmaitzaMatxinada
Gudulariak
Sahararrak  Maroko
Galerak
102 hildako eta 1.200 zauritu 18 hildako eta 173 zauritu

Kanpo estekak aldatu