Ireki menu nagusia
Greba orokorrerako deia egiten duen pankarta, Donostiako Ibaetako campuseko ikasleek egindakoa.

2009ko maiatzaren 21eko greba orokorra hainbat sindikatuk eta erakundek Hego Euskal Herrirako dei egin zuten lan uzte eta mobilizazio orokorra zen. Hasierako deialdia ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek egin zuten 2009ko martxoaren 31n, orduko krisialdi ekonomikoak ekarritako enplegu galera salatuz, eta "administrazio publikoen egungo gizarte eta aurrekontu politiken kritika" gisa eta "Euskal Herritik bertatik krisia gainditzeko tresna eske" [1]. Geroago, greba deialdiak beste erakunde batzuen atxikimendua jaso zuen, hala nola Aralar[2], Ezker Abertzalea[3], CNT sindikatua[4], Herria Abian plataforma[5], Eusko Alkartasuna[6], Nafarroako CGT sindikatua[7], Alternatiba[8], etab. Greba bezperarako, mila enpresa-komitetik gora eta hainbat gizarte eragilek, zenbait talde feminista barne, bat egin zuten greba deialdiarekin[9].

KritikakAldatu

CCOO eta UGT-Euskadi sindikatuek greba orokorraren aurka azaldu ziren, hurrenez hurren "deialdia frontekeria sindikal eta politikoa dela"[10] eta "langileen eskubideak ez direla urratzen ari" [11] argudiatuz, besteak beste. LSB-USO ere aurka azaldu zen, antzeko argudioak erabiliz[12].

EAJ alderdiak ere, artean eta 2009ko maiatzaren 5era arte Euskal Autonomia Erkidegoko gobernuko kide zelarik, kritikatu zuen deialdia, "Euskadi greba orokorrak egiteko ez dagoela" eta ekimen "arduragabea" zela adieraziz [13].

Bere aldetik, Patxi Lopezek, PSEko idazkari nagusia eta artean Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakaritzarako hautagaia 2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak eta gero, greba orokorrerako deialdiaren erabakia berriz ere aztertu eta "elkarrizketari aukera bat emateko", zabaltzeko asmoa zuen gizarte elkarrizketarako mahaiaren inguruan, eskatu zien greba deitu zuten sindikatuei [14].

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu