2009ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa
2009ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa Nafarroako Bertsolari Txapelketaren 38. edizioa izan zen. 2009ko urtarrilaren 31 eta martxoaren 21 bitartean ospatu zen eta Xabier Silveirak irabazi zuen. Bertan, 25 bertsolarik hartu zuten parte eta guztira 4 kanporaketa, 3 finalaurreko eta finala ospatu ziren. 2009ko edizioaren leloa "Bidean" izan zen. Finala martxoaren 21ean ospatu zen Elizondoko Lur Aretoan mila ikusle baino gehiagoren aurrean.
2008ko txapelketaren txapeldunak, Julen Zelaieta Iriartek, ez zuen kanporaketetan parte hartu behar, automatikoki finalaurretarako sailkatuta baitzegoen.
Elizondoko finalean, txapelduna erabakitzeaz gain, 2009ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian Nafarroa ordezkatu zuten lau bertsolariak atera ziren: Xabier Silveira, Julio Soto, Erika Lagoma eta Iñigo Olaetxea hurrenez hurren.
Parte-hartzaileak
aldatu25 bertsolarik hartu zuten parte.
Bertsolariak
aldatu- Iñaki Aleman
- Saioa Alkaiza
- Ekaitz Astiz
- Jon Barberena
- Bittor Elizagoien
- Jon Elizetxe
- Migel Mari Elosegi "Luze"
- Ander Fuentes "Itturri"
- Iker Gorosterrazu
- Iñigo Ibarra
- Aimar Karrika
- Erika Lagoma
- Oier Lakuntza
- Eneko Lazkoz
- Xabier Legarreta "Arano"
- Iñigo Olaetxea Altzugarai
- Diego Riaño
- Aritz Saragueta
- Xabier Silveira Etxeberria
- Julio Soto
- Garazi Taberna
- Xabier Terreros
- Alazne Untxalo
- Julen Zelaieta Iriarte (2008ko txapelduna)
- Joxe Juan Zubieta Portu "Etxabe"
Gai-jartzaileak
aldatu- Rosita Anakabe
- Fernando Anbustegi
- Jone Arraras
- Miren Bidarte
- Helios del Santo
- Nekane Elu
- Amaia Errasti
- Joxema Leitza
- Alaitz Rekondo
Epaileak
aldatuAurkezleak
aldatuSaioak
aldatuKanporaketak
aldatuAuritzeko kanporaketa herriko kultur etxean izan zen, 2009ko urtarrilaren 31ko 17:30etan.
Bertsolaria | Puntuak |
---|---|
Aimar Karrika | 188 |
Jon Barberena | 187.5 |
Bittor Elizagoien | 185 |
Saioa Alkaiza | 185 |
Jon Elizetxe | 178 |
Alazne Untxalo | 170.5 |
Igantziko kanporaketa Jubilatuen Elkartean ospatu zen, 2009ko otsailaren 7ko 17:30etan.
Bertsolaria | Puntuak |
---|---|
Julio Soto | 199.5 |
Iñigo Olaetxea | 178.5 |
Eneko Lazkoz | 177 |
Iker Gorosterrazu | 165.5 |
Oier Lakuntza | 165 |
Garazi Taberna | 151.5 |
Beteluko kanporaketa Zigari Elkartean ospatu zen, 2009ko otsailaren 8ko 17:30etan.
Bertsolaria | Puntuak |
---|---|
Erika Lagoma | 191 |
Migel Mari Elosegi "Luze" | 177.5 |
Ander Fuentes "Itturri" | 175 |
Iñaki Aleman | 173.5 |
Aritz Saragueta | 168 |
Iñigo Ibarra | 165.5 |
Tafallako kanporaketa Kube Aretoan ospatu zen, 2009ko otsailaren 14ko 17:30etan.
Bertsolaria | Puntuak |
---|---|
Xabier Silveira | 187.5 |
Xabier Legarreta "Arano" | 186.5 |
Joxe Juan Zubieta "Etxabe" | 185 |
Xabier Terreros | 167 |
Diego Riaño | 165.5 |
Ekaitz Astiz | 153 |
Finalaurrekoak
aldatuGoizuetako saioa lehenengo finalaurrekoa da. 2009ko otsailaren 21eko 17:30etan ospatu zen Udaletxeko Ganbaran. Finalaurreko honetan 6 bertsolarik hartu zuten parte.
Bertsolaria | Puntuak |
---|---|
Iñigo Olaetxea | 322.5 |
Julen Zelaieta | 308.5 |
Jon Barberena | 308 |
Eneko Lazkoz | 307.5 |
Aritz Saragueta | 300.5 |
Bittor Elizagoien | 296.5 |
Altsasuko saioa bigarren finalaurrekoa da. 2009ko otsailaren 28ko 17:30etan ospatu zen Iortia Kultur Etxean. Finalaurreko honetan 6 bertsolariek hartu zuten parte.
Bertsolaria | Puntuak |
---|---|
Xabier Silveira | 346,5 |
Jon Elizetxe | 307,5 |
Migel Mari Elosegi "Luze" | 299,5 |
Aimar Karrika | 295 |
Alazne Untxalo | 280,5 |
Saioa Alkaiza | 276 |
Antsoaingo saioa hirugarren finalaurrekoa da. 2009ko martxoaren 7ko 17:30etan ospatu zen herriko Antzokian. Finalaurreko honetan 6 bertsolariek hartu zuten parte.
Bertsolaria | Puntuak |
---|---|
Julio Soto | 334 |
Erika Lagoma | 331 |
Xabier Legrreta "Arano" | 316 |
Ander Fuentes "Itturri" | 307.5 |
Joxe Juan Zubieta "Etxabe" | 298.5 |
Iñaki Aleman | 290 |
Finala
aldatuFinala Elizondon ospatu zen, Lur Aretoan, 2009ko martxoaren 21eko 17:00etan. Finalean 8 bertsolarik hartu zuten parte. Mila pertsonentzako lekua duen Lur Aretoa lepo bete zen eta hainbat pertsona sarrerarik gabe gelditu ziren.
Oso lehia estuko finala izan zen, Julio Sotok eta Xabier Silveirak saioa puntutan berdinduta bukatu zuten. Horrenbestez, luzapena jokatu behar izan zuten berdinketa hausteko, Xabier Silveira nagusituz. Xabier Silveirak bere Nafarroako seigarren txapela lortu zuen (1997, 2004, 2005, 2006, 2007 eta 2009).
Horrez gain, 2009ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartzeko txartela lortu zuten lehenengo lau bertsolariek.
Bertsolaria | Puntuak |
---|---|
Xabier Silveira | 617 |
Julio Soto | 606 |
Erika Lagoma | 430 |
Iñigo Olaetxea | 423,5 |
Jon Barberena | 423 |
Julen Zelaieta | 420 |
Xabier Legarreta "Arano" | 417,5 |
Ander Fuentes "Itturri" | 394 |
Kanpo estekak
aldatu