2002ko Espainiako Itzulia

2002ko Espainiako Vuelta» orritik birbideratua)
2002ko Espainiako Itzulia
Datu orokorrak
Lasterketa57. Espainiako Vuelta
TxapelketaEspainiako Vuelta
Etapak18
Datakirailak 7 – 2002.eko irailak 29
Luzera3.134 km
HerrialdeaESP Espainia
Irteera-lekuaValentzia
Helduera-lekuaMadril
Taldeak23
Parte-hartzaileak207
Amaitu dutenak132
Bataz besteko abiadura41,658 km/o
Emaitzak
TxapeldunaEU Aitor González Jiménez (Kelme-Costa Blanca)
TxapeldunordeaESP Roberto Heras (US Postal Service)
HirugarrenaEU Joseba Beloki (ONCE-Eroski)
Puntukako sailkapenaGER Erik Zabel (Telekom)
Eskalatzailerik onenaEU Aitor Osa (iBanesto.com)
ErregulartasunaESP Roberto Heras (US Postal Service)
Talderik onenaESP Kelme-Costa Blanca
◀20012003▶
Dokumentazioa

2002ko Espainiako Itzulia Itzuli Handi honen 57. edizioa izan zen. 2002ko irailak 7 eta 29 artean ospatu zen Valentzia eta Madril artean, 21 etapatan banatutako 3134 kilometroko ibilbidea eginez.

Valentziako irteeran, edizio honetako garaipenerako faboritoen artean aurreko urteko garailea izan zen Ángel Casero, Santos González, Francesco Casagrande, Iban Mayo, Roberto Heras, Óscar Sevilla eta Joseba Beloki zeuden.

5. eta 6. etapak izan ziren mendate tontorrean amaitu ziren lehenak. Lehen mendate hauek igaro ondoren, Óscar Sevilla zen liderra, gertu Alexander Vinokurov eta Roberto Heras zituelarik.

Banakako lehen erlojupekoan, Kordoban jokatu zena, Aitor Gonzálezek efektu kolpe bat eman zuen, eta, etapa garaipena lortuz, bigarren jarri zen sailkapen nagusian, liderra zen Óscar Sevillagandik segundo bakar batera. Heras izan zen kaltetuenetako bat, etapa amaitzean liderragandik minutu eta erdi baino gehiagora geratuz.

Bejartarrak galdutako denbora 15. etapan berreskuratuko zuen, Anglirun amaitu zena. Herasek bakarrean distiratu zuen etapa irabaziz eta lider jarriz. 18. etapan, La Covatilla Eski Estazioan, bere jaioterritik gertu, Herasek apur bat gehiago handitu zuen bere hurbileneko arerioekiko abantaila.

Alabaina, diferentziak ez ziren azken etaparako nahikoa izango, Madrilen jokatu zen 41 kilometroko erlojupeko bat, non Aitor Gonzálezek Itzulia ostu zion Roberto Herasi, bejartarra azkenean bigarren geratuz. Joseba Beloki izan zen hirugarren.

Taldeak

aldatu
Taldea Taldeko liderra
Team Coast Ángel Casero
Acqua & Sapone Santos González
Ag2r Prévoyance Mikel Astarloza
Alessio Pietro Caucchioli
Bigmat-Auber 93 Félix García Casas
Cofidis, Le Crédit par Téléphone David Millar
Domo-Farm Frites Jeroen Blijlevens
Euskaltel-Euskadi Iban Mayo
Fassa Bortolo Francesco Casagrande
iBanesto.com Juan Miguel Mercado
Index-Alexia Paolo Savoldelli
Taldea Taldeko liderra
Jazztel-Costa de Almería Rafael Casero
Kelme-Costa Blanca Óscar Sevilla
Lampre-Daikin Juan Manuel Gárate
Mapei-Quick Step Óscar Freire
Milaneza-MSS Claus Michael Møller
ONCE-Eroski Joseba Beloki
Phonak Oskar Camenzind
Relax-Fuenlabrada Nacor Burgos
Saeco-Longoni Sport Gilberto Simoni
Tacconi Sport Peter Luttenberger
Telekom Erik Zabel
US Postal Service Roberto Heras

Etapak

aldatu
Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Garailea Liderra
1.a irailak 7 Valentzia-Valentzia 30 (taldekako erlojupekoa)   ONCE-Eroski   Joseba Beloki
2.a irailak 8 Valentzia-Alcoi 144,7   Danilo Di Luca   Joseba Beloki
3.a irailak 9 Sant Vicent del Raspeig-Murtzia 134   Mario Cipollini   Joseba Beloki
4.a irailak 10 Águilas-Roquetas de Mar 149,5   Mario Cipollini   Joseba Beloki
5.a irailak 11 El Ejido - Sierra Nevada   198   Guido Trentin   Mikel Zarrabeitia
6.a irailak 12 Granada-La Pandera   153   Roberto Heras   Óscar Sevilla
7.a irailak 13 Jaén-Málaga 197   Mario Cipollini   Óscar Sevilla
8.a irailak 14 Málaga-Ubrique   173,5   Aitor González   Óscar Sevilla
9.a irailak 15 Kordoba-Kordoba 130   Pablo Lastras   Óscar Sevilla
10.a irailak 16 Kordoba-Kordoba 36,5 (banakako erlojupekoa)   Aitor González   Óscar Sevilla
11.a irailak 18 Alcobendas-Collado Villalba   166   Pablo Lastras   Óscar Sevilla
12.a irailak 19 Segovia-Burgos 210,5   Alessandro Petacchi   Óscar Sevilla
13.a irailak 20 Burgos - Santander   190   Giovanni Lombardi   Óscar Sevilla
14.a irailak 21 Santander-Gijón 190   Sergei Smetanin   Óscar Sevilla
15.a irailak 22 Gijón-Alto l'Angliru   176,7   Roberto Heras   Roberto Heras
16.a irailak 23 Avilés-León   154,7   Santiago Botero   Roberto Heras
17.a irailak 24 Benavente-Salamanca 145,5   Angelo Furlan   Roberto Heras
18.a irailak 25 Salamanca-La Covatillako Eski Estazioa   193,7   Santiago Blanco   Roberto Heras
19.a irailak 26 Béjar-Ávila 177,8   Txente García Acosta   Roberto Heras
20.a irailak 28 Ávila-Warner Bros Park 191   Angelo Furlan   Roberto Heras
21.a irailak 28 Warner Bros Park-Madril 41,2 (banakako erlojupekoa)   Aitor González   Aitor González

Azken sailkapenak

aldatu

Sailkapen orokorra

aldatu
 Sailkapen orokorra
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaDenbora
1. Aitor González Jiménez    Euskal HerriaKelme-Costa Blanca75 o 13 min 52 s
2. Roberto Heras    EspainiaUS Postal Service+ 2 min 14 s
3. Joseba Beloki   Euskal HerriaONCE-Eroski+ 3 min 11 s
4. Óscar Sevilla   EspainiaKelme-Costa Blanca+ 3 min 26 s
5. Iban Mayo   Euskal HerriaEuskaltel-Euskadi+ 5 min 42 s
6. Ángel Casero   EspainiaTeam Coast+ 6 min 33 s
7. Francesco Casagrande   ItaliaFassa Bortolo+ 6 min 38 s
8. Félix García Casas   EspainiaBigMat-Auber 93+ 6 min 46 s
9. Manuel Beltrán   EspainiaTeam Coast+ 8 min 29 s
10. Gilberto Simoni   ItaliaSaeco-Longoni Sport+ 9 min 22 s
11. Haimar Zubeldia   Euskal HerriaEuskaltel-Euskadi+ 9 min 49 s
12. Claus Michael Moller   DanimarkaMilaneza-MSS+ 10 min 16 s
13. Fabian Jeker   SuitzaMilaneza-MSS+ 11 min 45 s
14. David Plaza Romero   EspainiaTeam Coast+ 11 min 50 s
15. Guido Trentin   ItaliaCofidis-Le Crédit par Téléphone+ 15 min 27 s
16. Rui Sousa   PortugalMilaneza-MSS+ 16 min 36 s
17. Pablo Lastras   EspainiaiBanesto.com+ 19 min 33 s
18. Tadej Valjavec   EsloveniaFassa Bortolo+ 23 min 11 s
19. Carlos García Quesada   EspainiaKelme-Costa Blanca+ 24 min 01 s
20. Danilo Di Luca   ItaliaSaeco-Longoni Sport+ 30 min 35 s
21. Mikel Zarrabeitia   Euskal HerriaONCE-Eroski+ 31 min 57 s
22. Luis Pérez Rodríguez   EspainiaTeam Coast+ 39 min 42 s
23. Pietro Caucchioli   ItaliaAlessio+ 43 min 54 s
24. Vladimir Miholjević   KroaziaAlessio+ 50 min 13 s
25. Christian Vande Velde   Ameriketako Estatu BatuakUS Postal Service+ 52 min 50 s


Puntukako sailkapena

aldatu
 Puntukako sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaPuntuak
1. Erik Zabel    AlemaniaTelekom188 pt.ak
2. Alessandro Petacchi   ItaliaFassa Bortolo163 pt.ak
3. Aitor González Jiménez    Euskal HerriaKelme-Costa Blanca151 pt.ak
4. Angelo Furlan   ItaliaAlessio102 pt.ak
5. Roberto Heras    EspainiaUS Postal Service99 pt.ak
6. Óscar Sevilla   EspainiaKelme-Costa Blanca95 pt.ak
7. Gerrit Glomser   AustriaSaeco-Longoni Sport90 pt.ak
8. Joseba Beloki   Euskal HerriaONCE-Eroski86 pt.ak
9. Danilo Di Luca   ItaliaSaeco-Longoni Sport77 pt.ak
10. Pablo Lastras   EspainiaiBanesto.com71 pt.ak


Mendiko sailkapena

aldatu
 Mendiko sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaPuntuak
1. Aitor Osa    Euskal HerriaiBanesto.com107 pt.ak
2. Roberto Heras    EspainiaUS Postal Service99 pt.ak
3. Juan Antonio Flecha   EspainiaiBanesto.com90 pt.ak
4. Gilberto Simoni   ItaliaSaeco-Longoni Sport81 pt.ak
5. Santiago Blanco   EspainiaiBanesto.com79 pt.ak
6. Félix García Casas   EspainiaBigMat-Auber 9367 pt.ak
7. Óscar Pereiro   EspainiaPhonak Hearing Systems62 pt.ak
8. Miguel Ángel Martín Perdiguero   EspainiaAcqua & Sapone-Cantina Tollo54 pt.ak
9. Pietro Caucchioli   ItaliaAlessio54 pt.ak
10. Óscar Sevilla   EspainiaKelme-Costa Blanca51 pt.ak


Taldekako sailkapena

aldatu
 Taldeko sailkapena
TaldeaHerrialdeaDenbora
1. Kelme-Costa Blanca   Espainia225 o 37 min 59 s
2. Team Coast   Alemania+ 2 min 05 s
3. Milaneza-MSS   Portugal+ 34 min 48 s
4. ONCE-Eroski   Espainia+ 35 min 20 s
5. Euskaltel-Euskadi   Espainia+ 59 min 49 s
6. Cofidis, le Crédit par Téléphone   Frantzia+ 1 o 21 min 56 s
7. iBanesto.com   Espainia+ 1 o 25 min 11 s
8. Fassa Bortolo   Italia+ 1 o 25 min 54 s
9. Saeco-Longoni Sport   Italia+ 1 o 28 min 25 s
10. Jazztel-Costa de Almeria   Espainia+ 1 o 52 min 41 s


Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu