2001: A Space Odyssey (eleberria)

2001: A Space Odyssey (euskaraz 2001: Espazioko Odisea) Arthur C. Clarke britainiar idazleak idatzitako zientzia-fikziozko eleberri bat da. 1968an argitaratu zen. Stanley Kubrick zinema zuzendariaren izenburu berdineko filmarekin batera gauzatu zen.

2001: Espazioko Odisea
Datuak
IdazleaArthur C. Clarke (1968)
Argitaratze-data1968
GeneroaZientzia-fikzioa
Jatorrizko izenburua2001: A Space Odyssey
Hizkuntzaingelesa
Herrialdea Erresuma Batua
Orrialdeak224
ISBN0-453-00269-2
Euskaraz
Izenburua2001: Espazioko Odisea

Istorioa idazleak aurrez idatzitako hainbat kontakizun laburretan oinarritua dago, haietan nabarmenena The Sentinel (Zelataria, 1951).

2010: Odyssey Two (1982) jarraipena izan zuen.

Argumentua aldatu

Antzinako estralurtar zibilizazio batek galaxian zehar beste mundu batzuk arakatu eta ahal den einean bizitza adimendua bultzarazteko asmoz kristalezko monolito handiak erabiltzen ditu.

Orain dela hiru milioi urte, monolito horietako bat Afrikan agertu eta goserik eta ia desagertzeko zorian dauden tximino antropoide batzuei lanabesak egitea iradokiko die. Tximinoek lanabesak haien jan nahiean dabilen leopardo bat ehizatzeko erabiliko dituzte.

Hurrengo egunean tribuko Moon-Watcher buruzagiak etsaien tribuko buruzagia hil eta haien elikagai eskasia amaituko da. Orain Moon-Watcher munduaren nagusi dela jabetuko da: "Halere, hemendik aurrera zer egin behar duenaz ez dago batere ziur. Otuko zaio zeozer."

Zinema aldatu

Kanpo estekak aldatu