1997ko Meatze Haranetako Itzulia
| |||
Datu orokorrak | |||
Lasterketa | 33. Meatze Haranetako Itzulia | ||
Data | 1997 | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Emaitzak | |||
Txapelduna | ![]() | ||
Txapeldunordea | ![]() | ||
Hirugarrena | ![]() | ||
Dokumentazioa ![]() |
1997ko Meatze Haranetako Itzulia itzuli honen azken ekitaldia izan zen.
Lehenengo etapa, Casa del Puertoko mendatean bukatu zen eta Ramontxu Gonzalez Arrieta bigarren bukatu zuen Coque Uria garailearen atzetik. Bigarren etapa Gradon bukatu zen eta David Etxebarriak bigarren egin zuen Marino Alonsoren atzetik. Hirugarren etapa, Pola de Lena eta Gijon artean jokatu zen. Bertan, David Etxebarriak eta Laurent Jalabert ihesi atera ziren eta liderraren taldeak lan egin behar izan zuen. Momentu batzuetan, Davidek lidertza eskuratu zuen, baina helmugan ez zuten hainbeste denbora lortu eta etapako garaipenarekin bakarrik geratu zen.
Azken etapan, Igor Gonzalez de Galdeano eta Kiko García ihesi joan ziren eta beraien artean jokatu zuten garaipena esprint estu batean. Garailea Igor izan zen.