1996ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak

1996ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak gertakari honen 14. Edizioa izan zen. Abenduaren 1etik 21era arte ospatu zen Zelaitxo aretoan. Hala ere, udaletxean eta Antxieta eraikinean ere ekintza batzuk egin ziren.

1996ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak
Irudia
1996ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetako kartela
Motaantzerki festibal
Honen parte daAzpeitiko Euskal Antzerki Topaketak
Denbora-tarte1996ko abenduaren 1a - 1996ko abenduaren 21a
1997
KokalekuAzpeitia

Edizio honetan Xabier Lizardi omendu zuten, berari buruzko erakusketa bat irekiz Antxieta Etxean eta omenaldi ekitaldian bere olerkien errezitaldi bat eginez. In Fraganti antzerki taldea arduratu zen horretaz Edi Naudoren zuzendaritzapean. Gainera, irrati lehiaketa antolatu zen topaketen baitan eta idazle honi buruzkoa izan zen eta Herri Irratian izan zen guztia entzungai.

Euskal Antzerki Talde Amateurren Elkartearen (EATAE) bilkurabat burutu zen herrian eta antzerki amateurraren topagunea ere egin zen. Elkarte hau bereziki kritikoa izan zen topaketekin, antolakuntza kritikatuz eta berrazterketa baten beharra azpimarratuz.Topagune honetan, hitzaldi hauek egin ziren:

  • Antzerkiaren egoera Katalunian. Antzerkiaren egoera Iparraldean bi lurraldeetako ordezkariekin.

Txotxongilo Artegintza erakusketa ere egin zen topaketen baitan eta bertan munduko txoko desberdinetako txotxongiloak jarri ziren ikusgai.

1996ko Ikusleen saria Tanttaka taldearen “El florido Pensil” lanak jaso zuen eta kartelaren egilea Julian Ruiz Requena izan zen, lehiaketa bidez.

Irrati lehiaketan Karmelo Etxegarai Ikastolak irabazi zuen DBH lehenengo zikloko lehen saria eta Andoaingo Aita Manuel Larramendi Ikastolak bigarrena. Bigarren zikloko lehen saria Zarautzeko Salbatore Mitxelenak irabazi zuen eta bigarrena Karmelo Etxegarai Ikastolak.

Antzezlanak aldatu

Antzezlana Konpainia Egilea Zuzendaritza Aktoreak Bestelakoak
El florido Pensil Tanttaka Teatro Andres Sopeña Monsalve Fernando Bernués, Mireia Gabilondo Enrique Diaz de Rada, Zorion Egileor, Mikel Garmendia, Paco Sagarzazu, Jose Ramon Soroiz Itzulpena: Eneko Olasagasti
Clovis eta Marinette Bordaxuri Francis Basterot Francis Basterot Marie-Jo Barnace, Frantxua Cousteau, M-HElene Estekahandi, Txomin Hegi Antzerki amateur topagunearen barnean
Txin-txin ahotsak ez du kezkatzen Gregorio Karmakros Juan Luis Escudero Jose M. Tena Berenger, Iker Antia, Estitxu Gomez, Estibaliz Gutierrez, Estitxu Sudupe, Olatz Soraluce, Estitxu Zaldua Antzerki amateur topagunearen barnean
Mirandolina ostalersa ederra Akusa Carlo Goldoni

Euskal bertsioa: Xabier Mendiguren

Unai Iparragirre, Jaime Montoia, Davod Ladron de Guevara, Ane Garmendia, Unai Zuloaga, Amparo Blanco, Patrizia Franco
Ububabel Taun Taun Joan Baixas Itsaso Azkarate, Iñaki Mata, Karlos Odriozola, Karmele Perez
Xagu tranpa Txalo Agatha ChristieEgokipena: Ramon Barea Zuzendaria: Ramon Barea

Zuzendari laguntzailea: Olatz Beobide

Ramon Ibarra, Ane Gabarain, Ramon Agirre, Maribi Arrieta, Xabier Agirre, Jone Irazabal, Juan Luis Mendiaraz Musika: Pascal Gaigne

Eskola antzerkiak aldatu

Antzezlana Ikastetxe edo Taldea
Doktor Aspirina Elatzeta Herri Ikastetxea (Irun)
Edurne zuri Lucas Rey Herri Ikastola (Amurrio)
Musika desagertzearen misterioa
Martzioanoen bisita
Bilbo irribarrez Karmelo Ikastola (Bilbao)
Gazte kontuak
Gaztarik onenak Laskorain Ikastola (Tolosa)
Arantzazukoak
Lapurtxoa Maria eta Jose Ikastetxea (Zumaia)
Zezena plazan
Altxor arkeologikoa Iturriza Ikastola (Berriz)
Amama Benidorrera

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu