1993ko Korrika edo 8. Korrika Euskal Herrian zehar ospatzen den Korrika jaialdiaren zortzigarren edizioa izan zen. AEK elkarteak antolatu zuen eta ekitaldi honetan Martin Ugalde kazetaria omendu zuen eta berarekin batera Euskaldunon Egunkaria sortu zuen taldea. Denok maite dugu gure herria euskaraz leloa izan zuen.

1993ko Korrika
Irudia
LeloaDenok maite dugu gure herria euskaraz
Motalasterketa
Honen parte daKorrika
Denbora-tarte1993ko martxoaren 26a - 1993ko apirilaren 4a
1991
HerrialdeaEuskal Herria
AbiapuntuIruñea
HelmugaBilbo
Lanaren edo izenaren hizkuntzaeuskara

Ibilbidea

aldatu

Iruñean abiatu zen 1993ko martxoaren 26an eta Bilbon bukatu zen apirilaren 4an. Martin Ugalde berak egin zuen azken erreleboa, inguruan Joxemi Zumalaberen familia eta AEK-ko antolatzaile taldea zituela. Zumalabek idatzia zen irakurriko zen mezua, bera Korrika hasi baino bi hilabete lehenago zendu zen. Ordura arteko ibilbiderik luzeena izan zen, 2.120 km-takoa izan baitzen.[1]

Korrika Kulturala

aldatu

Korrikaren aurreko bi ediziotan hainbat kultur ekintza egin ziren Korrika bera girotzeko eta izan zuten arrakasta ikusita 1993an Korrika Kulturala kanpaina antolatu zen. Bi hilabete lehenago aurkeztu zen antolaturiko ekintzen egutegia eta aurreneko aldiz orduan aurkeztu zen Korrikaren abestia eta bideoklipa.

Abestia

aldatu

Jon Sarasuaren hitzak musikatu zituzten Tapia eta Leturiak Aide Korrika abestian.[2]

Aide Korrika! Hala zankoa!
Aide korrika! Arraiopola
Aide korrika! Dida korrika!
Aide korrika! Bejondeigula (errepika)

Ezarle, karrerista, lasai pote geldoa eta esprinterrak,
Futinero erdi ero, errelebozaleak eta hanka okerrak,
Euskararen bizitzaren geroaren atzetik, hau da gure maratoia.
Euskararen bizitzaren geroaren atzetik, hau da gure arrazoia.

Aide Korrika! ...

Elorrixon añiketan, Donibanen laisterka, Oñatin atxintxika,
Arrasaten takarraran, itsas ertzean berriz, saltaka ta korrika.
Datorrena datorrela, hemen gehiena dago gure esku, gure hanka.
Dinbi-danba, plisti-plasta, raka-raka, tiki-taka, kinki-kanka, kinki-kanka.

Dinbi-danba, plisti-plasta, raka-raka, tiki-taka, kinki-kanka, kinki-kanka.
Datorrena datorrela, hemen gehiena dago gure esku, gure hanka.

Aide Korrika! ...

Erreferentziak

aldatu
  1. Korrika - Auñamendi Eusko Entziklopedia. (Noiz kontsultatua: 2017-08-31).
  2. Txatxangorria-Euskal Karaokeak. (2014-10-23). Korrika -EGAN-. (Noiz kontsultatua: 2017-09-01).

Kanpo estekak

aldatu