1991ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa
1991ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa herrialde hartako bosgarren Bertsolari Txapelketa izan zen. 1967 urtean jokatu zen aurreko ekitalditik 24 urte beranduago, eta arrakasta itzela izan zuen, finalean 11.000 lagun bildu baitziren Anoetako belodromoan. Telebistak emandako bultzadari esker, eta bertsolari belaunaldi berriak zaletutako ikusleak medio, boom-aren txapelketa izan zen.
1991ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa | |
---|---|
Mota | Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa |
Denbora-tarte | 1991ko urriaren 25a - 1991ko abenduaren 22a |
← 1967
| |
Partehartzaile kopuru | 54 |
Irabazlea | |
Finalaren aurretik, Sebastian Lizaso, Andoni Egaña eta Xabier Euzkitze ziren faborito nagusiak baina saio bikaina egin ostean Anjel Mari Peñagarikanok eskuratu zuen txapela[1]. 1967ko ekitaldia irabazita 24 urtez txapeldun izan zen Txomin Garmendiak jantzi zion txapela[2].
Egitura
aldatuIzen ematea librea izan zen eta 54 bertsolarik hartu zuten parte. Horregatik bost kanporaketa jokatu ziren txapelketara sailkatzeko. Ondoren lau final laurden eta bi finalerdi jokatu ziren, eta azkenik zortzi onenekin finala.
- Kanporaketak:
- Antzuola (urriaren 25ean)
- Deba (urriaren 27an)
- Usurbil (urriaren 31n)
- Aretxabaleta (azaroaren 1ean)
- Hondarribia (azaroaren 3an)
- Final laurdenak:
- Beasain (azaroaren 15ean)
- Azkoitia (azaroaren 17an)
- Oiartzun (azaroaren 22an)
- Eibar (azaroaren 24an)
- Finalaurrekoak:
- Tolosa (abenduaren 6an)
- Oñati (abenduaren 8an)
- Finala:
- Donostia (abenduaren 22an)
Bertsolariak
aldatu
|
|
|
Finala
aldatuAnoetako belodromoan jokatu zen abenduaren 22an. Finalaren bezperan, 101 urterekin Joxe Migel Barandiran hil zela eta, haren oroimenez minutu bateko isiltasuna gordez hasi zen saioa.
Postua | Bertsolaria | Puntuak |
---|---|---|
Txapelduna | Anjel Mari Peñagarikano | 708,5 |
2.a | Andoni Egaña | 706,5 |
3.a | Xabier Euzkitze | 698,0 |
4.a | Jon Sarasua | 696,0 |
5.a | Sebastian Lizaso | 690,5 |
6.a | Iñaki Murua | 685,5 |
7.a | Martin Rezabal "Olaso" | 671,5 |
8.a | Mikel Mendizabal | 669,5 |
Polemika
aldatuJon Sarasuak "Sortutako morboaren aurka erreakzionatu nahi" izan zuen. Zazpi puntuko bi bertsoren ostean, zortziko "eskas" (sic) bat bota zuen, propio. Morboaren kontra erreakzionatu, eta eztabaidarako gai bihurtu zen hurrengo egunetan[3].
Erreferentziak
aldatu- ↑ Hogeita bost urte Gipuzkoako Txapelketa hartatik. (Noiz kontsultatua: 2017-11-18).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa – Bertsozale. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (5. 1991) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea. (Noiz kontsultatua: 2017-11-18).
- ↑ SLU, Herritar Berri. (2016-01-28). ««Gero eta urrunago sentitzen naiz euskal progresista batek pentsatu behar duenetik»» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2017-11-18).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu