1980ko Udako Olinpiar Jokoak

1980ko Udako Olinpiar Joko» orritik birbideratua)

1980ko Udako Olinpiar Jokoak Moskun ospatu ziren. Hau, Udako Olinpiar Jokoen XXII. edizioa izan zen. Hautagaitza, azken orduan aurkeztua izan zen, eta hautaketa irabazi zuen, aldeko 39 boto jasoz, Los Angelesenak, hurrengo Olinpiar Jokoak antolatuko zituenak, 20 bakarrik jaso zituen bitartean.

1980ko Udako Olinpiar Jokoak
Irudia
Map
MotaUdako Olinpiar Jokoak
Denbora-tarte1980ko uztailaren 19a - 1980ko abuztuaren 3a
Data1980
Edizio zenbakia22
1976
1984
KokalekuMosku
HerrialdeaSobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Partehartzaile kopuru80
5.179
Parte-hartzaileak
MaskotaMisha
Beste batzuk
Kirol proba olinpiko203
Osatuta

Webguneolympics.com…

Moskuko Olinpiar Jokoak, olinpiar munduaren zatiketa negargarriagatik gogoratzen dira. 5217 kirolarik parte hartu zuten, 81 herrialde, 21 kirol eta 204 probatan ordezkatuz.

Jokoen finantzaketa

aldatu

Nazioarteko Batzorde Olinpikoak aurkeztutako gastu eta sarreren txostenaren arabera, Olinpiar Jokoen antolakuntza eta prestaketa gastuak, 862,7 milioi errublokoak izan ziren. Sarrerak, berriz, 744,8 milioikoak, honela, 117,9 milioi errubloko gabezia utziz. Baina, aditu batzuen arabera, historiako olinpiar jokorik errentagarrienetako batzuk izan ziren.

AEBen boikota

aldatu

Joko hauetan, eragin handia izan zuen une hartako egoera politikoak. Mosku, SESBeko hiriburua zen, munduko herrialderik handienarena, eta munduko potentzia handienetako bat, bai ekonomikoki, baita politiko eta militarki ere. Sozialismoa, kapitalismoaren aurkakoa zen, eta estatu sozialista eta kapitalistak, zenbait hamarkadaz elkarren lehian zebiltzan, Gerra Hotza zeritzonean.

AEBek, sobietarren Afganistango parte hartzea (1979-1989) inbasio bat zela eta nazioarteko zuzenbidearen aurka zihoala argudiatuz, jokoetara ez joatea erabaki zuten, ospatu baino sei hilabete lehenago. Garai hartan AEBetako presidente zen Jimmy Carterrek, estatubatuar pasaportea kentzeaz mehatxatu zuen, jokoetara joaten saiatzen zen kirolari oro.

Erabaki honekin bat etorri ziren beste herrialde batzuk, bere aliatuetako batzuk ziren, Mendebaldeko Alemania, Kanada, Argentina, Japonia, Turkia edo Norvegia kasu. Estatu batuen aliatuak ziren estatu batzuk, Erresuma Batua eta Australia kasu, euren kirolariei utzi zien, jokoetan parte hartu ala ez parte hartzeko erabakia, nortzuk bandera olinpikopean parte hartu zuten. Txina ere, Sobietar Batasunaren etsaia zen, ez zen jokoetara joan. Ez joatea erabaki zuten 65 estatuetatik, Nazioarteko Batzorde Olinpikoak, 45 edo 50, estatubatuarren ekimenarekin zuten adostasunagatik izan zela uste du.

Orotara, 80 herrialdek parte hartu zuten Jokoetan, herrialde parte-hartzaile kopururik txikiena, Melbourneko 1956ko Olinpiar Jokoetatik, baina honek ez zuen errekor ugari haustea eragotzi, are, aurreko Montrealeko Jokoetan baino errekor gehiago hautsi ziren.

Dominak

aldatu
Postua Estatua Urrea Zilarra Brontzea Guztira
1   Sobietar Batasuna 80 69 46 195
2   Alemaniako Errepublika Demokratikoa 47 37 42 126
3   Bulgaria 8 16 17 41
4   Kuba 8 7 5 20
5   Italia 8 3 4 15
6   Hungaria 7 10 15 32
7   Errumania 6 6 13 25
8   Frantzia 6 5 3 14
9   Erresuma Batua 5 7 9 21
10   Polonia 3 14 15 32
Guztira 204 204 223 631

Gertakariak

aldatu

Kirolari nabarmenak

aldatu


Aurrekoa
1976ko Montrealeko Udako Olinpiar Jokoak
Aro Modernoko Udako XXII. Olinpiar Jokoak
1980
Ondorengoa
1984ko Los Angeleseko Udako Olinpiar Jokoak

Kanpo estekak

aldatu