1964ko Urkiolako Igoera, Urkiola Igoeraren V. ekitaldia izan zen. Arrateko Igoeratik hurbil jarri zen lasterketa (martxoak 22) eta sariak handitu egin ziren; 15.000 pezeta irabazlearentzat, 10.000 bigarrenarentzat eta 7.500 hirugarrenarentzat. Errepidea berritua zegoen eta aldapa pixka bat murriztu zen zati batzuetan. Ricardo Montero, lehen ekitaldiko irabazlea gonbidatua izan zen eta podiumean izan zen.
Igoerako lehen kilometroan, Kas taldeko hiru gizon aurretik joan ziren; Julio Jiménez, Sagardui eta Galera. Eusebio Vélez haiei jarraika zetorren eta gutxigatik ez zen beraiekin izan. Galera lan gehiena egin zuen eta azkenean Juliok irabazi zuen.