1960ko Frantziako Tourra

1960ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 47. edizioa izan zen. 1960ko ekainak 26 eta uztailak 17 artean ospatu zen. 4173 kilometroko ibilbidea egin zen 21 etapatan banatuta, lehena bi sektoretan banatua egon zelarik.

1960ko Frantziako Tourra
Datu orokorrak
Lasterketa47. Frantziako Tourra
Txapelketa1960 Super Prestige Pernod
Etapak22
Datakekainak 26 – 1960.eko uztailak 17
Luzera4.173 km
HerrialdeaFRA Frantzia
BEL Belgika
Irteera-lekuaLille
Helduera-lekuaParis
Parte-hartzaileak128
Amaitu dutenak81
Emaitzak
TxapeldunaITA Gastone Nencini (Carpano)
TxapeldunordeaITA Graziano Battistini (Legnano)
HirugarrenaBEL Jan Adriaensens
Puntukako sailkapenaFRA Jean Graczyk (Helyett-Leroux-Fynsec-Hutchinson-A.C.B.B.)
Eskalatzailerik onenaITA Imerio Massignan (Legnano)
Talderik onenaFRA Frantzia
◀19591961▶
Dokumentazioa

128 txirrindularik parte hartu zuten 14 txirrindulariko 4 taldetan eta 8 txirrindulariko beste 9 taldetan banatuta. 81 izan ziren proba amaitu zutenak. Arlo honetan Italiako talde nazionala nabarmendu zen, Parisera bere txirrindulari guztiekin iritsi zena.

Seigarren etapan lau txirrindularik osatutako ihesaldi bat gertatu zen. Gastone Nencini, Roger Rivière, Jan Adriaensens eta Hans Junkermann izan ziren lau txirrindulari horiek, helmugan pelotoiari 14 minutu baino gehiago atera ziotelarik, eta Tourraren edizio honen garapena markatuko zuena, horietatik hiruk lehen lau postuetan amaitzea lortuko baitzuten. Ihesaldiko laugarren kidea zen Roger Rivièrek ez zuen proba amaitzea lortu, 14. etapan Col de Perjuret jaisten istripu ikusgarri bat jasan baitzuen, bere kirol karrera amaitutzat emango zuena, bizkarrezurra haustean.

Lehen aldiz, trenbide bidez joan zen etapa baten helmugatik hurrengoaren hasiera punturaino. Uztailak 5ean izan zen, Bordele, 9. etapa amaitu zen tokia, eta Mont-de-Marsanen artean, non hurrengo egunean 10. etapa hasi zen.

Tourraren garaileak, Gastone Nencini, proba 37,210 kilometro orduko abiaduran bete zuen.

Lehenbiziko euskalduna Carmelo Morales bizkaitarra izan zen, hogeigarren postuan amaitu zelarik.

Etapak

aldatu
Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Etapa garailea Sailkapen nagusiko liderra
1.a (a) ekainak 26 Lille -   Brusela 108   Julien Schepens   Julien Schepens
1.a (b) ekainak 26   Brusela-  Brusela 28 (erlojupekoa)   Roger Rivière   Gastone Nencini
2.a ekainak 27   Belgika Brusela - Malo-les-Bains 208   René Privat   Gastone Nencini
3.a ekainak 28 Malo-les-Bains - Dieppe 209   Nino Defilippis   Joseph Groussard
4.a ekainak 29 Dieppe - Caen 211   Jean Graczyk   Henri Anglade
5.a ekainak 30 Caen - Saint-Malo 189   André Darrigade   Henri Anglade
6.a uztailak 1 Saint-Malo - Lorient 191   Roger Rivière   Jan Adriaensens
7.a uztailak 2 Lorient - Angers 244   Graziano Battistini   Jan Adriaensens
8.a uztailak 3 Angers - Limoges 240   Italia Nino Defilippis   Jan Adriaensens
9.a uztailak 4 Limoges - Bordele 225   Martin Van Geneugden   Jan Adriaensens
10.a uztailak 5 Mont-de-Marsan - Paue   228   Roger Rivière   Gastone Nencini
11.a uztailak 6 Paue - Luchon   161   Kurt Gimmi   Gastone Nencini
12.a uztailak 7 Luchon - Tolosa Okzitania 176   Jean Graczyk   Gastone Nencini
13.a uztailak 9 Tolosa Okzitania - Millau 224   Louis Proost   Gastone Nencini
14.a uztailak 10 Millau - Avignon 217   Martin Van Geneugden   Gastone Nencini
15.a uztailak 11 Avignon - Gap 187   Michel Van Aerde   Gastone Nencini
16.a uztailak 12 Gap - Briançon   172   Graziano Battistini   Gastone Nencini
17.a uztailak 13 Briançon - Aix-les-Bains   229   Jean Graczyk   Gastone Nencini
18.a uztailak 14 Aix-les-Bains - Thonon-les-Bains   215   Fernando Manzaneque   Gastone Nencini
19.a uztailak 15 Pontarlier - Besançon 83 (erlojupekoa)   Rolf Graf   Gastone Nencini
20.a uztailak 16 Besançon - Troyes 229   Pierre Beuffeuil   Gastone Nencini
21.a uztailak 17 Troyes - Paris 200   Jean Graczyk   Gastone Nencini

Sailkapen nagusia

aldatu
Sailkapen orokorra
Txirrindularia Taldea Denbora
1.   Gastone Nencini   Italia 112 o 08 min 42 s
2.   Graziano Battistini Italia + 5 min 02 s
3.   Jan Adriaensens Belgika + 10 min 24 s
4.   Hans Junkermann Alemania + 11 min 21s
5.   Jef Planckaert Belgika + 13 min 02 s
6.   Raymond Mastrotto Frantzia + 16 min 12 s
7.   Arnaldo Pambianco Italia + 17 min 58 s
8.   Henri Anglade Frantzia + 19 min 17 s
9.   Marcel Rohrbach Centre - Midi + 20 min 02 s
10.   Imerio Massignan Italia + 23 min 28 s
11.   Fernando Manzaneque Espainia + 25 min 59 s
12.   Albertus Geldermans Herbehereak + 26 min 33 s
13.   Jean Graczyk   Frantzia + 26 min 55 s
14.   François Mahé Frantzia + 32 min 36 s
15.   Louis Rostollan Frantzia + 34 min 18 s
16.   André Darrigade Frantzia + 34 min 23 s
17.   Antonio Suárez Espainia + 39 min 15 s
18.   Édouard Delberghe Frantzia + 44 min 25 s
19.   René Pavard Frantzia + 48 min 13 s
20.   Carmelo Morales Espainia + 50 min 44 s
21.   Jesús Loroño Espainia + 52 min 10 s
22.   Kurt Gimmi Suitza / Luxenburgo + 54 min 40 s
23.   Stéphane Lach Paris - Nord + 55 min 02 s
24.   Michel Van Aerde Belgika + 56 min 51 s
25.   Eddy Pauwels Belgika + 59 min 05 s

Puntukako sailkapena

aldatu
  1. Jean Graczyk 74 punturekin
  2. Graziano Battistini 40 punturekin
  3. Gastone Nencini 35 punturekin

Mendiko sailkapena

aldatu
  1. Imerio Massignan 56 punturekin
  2. Marcel Rohrbach 52 punturekin
  3. Graziano Battistini 44 punturekin

Taldekako sailkapena

aldatu

Parte-hartzaileak

aldatu
Espainia
Belgika
Frantzia
Italia
Suitza /Luxemburgo
Herbehereak
Alemania
INTERNATIONS
Erresuma Batua
OUEST
EST - SUD-EST
PARIS - NORD
CENTRE - MIDI

A : Etapan zehar abandonatu zuen.


Aurrekoa
1959ko Frantziako Tourra
Frantziako Tourra
1960ko ekainak 26 eta uztailak 17 artean ospatua
Ondorengoa
1961eko Frantziako Tourra

Kanpo estekak

aldatu

Artikulu hau frantsesezko eta gaztelaniazko wikipedietatik itzulia dago.