1952ko Udako Olinpiar Jokoak
(«1952ko Udako Olinpiar Joko» orritik birbideratua)
1952ko Udako Olinpiar Jokoak, Udako Olinpiar Jokoen XV. edizioa izan ziren. Finlandiako hiriburu den Helsinkin ospatu ziren, 1952ko uztailak 19 eta abuztuak 3 bitartean. Bertan, 4955 kirolarik parte hartu zuten (4436 gizonezko eta 519 emakumezko), 69 herrialderen izenean, 17 kirol eta 149 probatan.
Hautaketa
aldatuNazioarteko Batzorde Olinpikoaren 117. Bilera 2005eko uztailaren 6, Singapur | ||||||
Hiria | Estatua | 1. txanda | 2. txanda | |||
---|---|---|---|---|---|---|
Helsinki | Finlandia | 14 | 15 | |||
Minneapolis | AEB | 4 | 5 | |||
Los Angeles | AEB | 4 | 5 | |||
Amsterdam | Herbehereak | 3 | 3 | |||
Detroit | AEB | 2 | - | |||
Chicago | AEB | 1 | - | |||
Philadelphia | AEB | 0 | - |
Dominak
aldatuPostua | Estatua | Urrea | Zilarra | Brontzea | Guztira |
---|---|---|---|---|---|
1 | 40 | 19 | 17 | 76 | |
2 | Sobietar Batasuna | 22 | 30 | 19 | 71 |
3 | Hungaria | 16 | 10 | 16 | 42 |
4 | Suedia | 12 | 13 | 10 | 35 |
5 | Italia | 8 | 9 | 4 | 21 |
6 | Txekoslovakia | 7 | 3 | 3 | 13 |
7 | Frantzia | 6 | 6 | 6 | 18 |
8 | Finlandia | 6 | 3 | 13 | 22 |
9 | Australia | 6 | 2 | 3 | 11 |
10 | Norvegia | 3 | 2 | 0 | 5 |
Gertaerak
aldatu- Emil Zatopek kirolari txekoslovakiarrak, aste beteren buruan, 10.000 metro, 5.000 metro eta maratoiko probak irabazi zituen.
- Dana Zátopkovák, Emil Zatopeken emaztea zenak, honek 5.000 metroko proba irabazi eta ordu betera, xabalina jaurtiketako proba irabazi zuen.
- 1920ko Antwerpeko eta 1928ko Amsterdameko olinpiar jokoen artean 9 urrezko domina irabazi zituen Paavo Nurmi kirolaria, "Finlandiar Hegalari"etako bat, izan zen zuzi olinpikoa piztu zuena.
Aurrekoa 1948ko Londresko Udako Olinpiar Jokoak |
Aro Modernoko Udako XV. Olinpiar Jokoak 1952 |
Ondorengoa 1956ko Melbourneko Udako Olinpiar Jokoak |