1933ko Italiako Giroa

1933ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 21. edizioa izan zen. 1933ko ekainak 6 eta 28 artean ospatu zen, 3343 kilometroko ibilbidea eginez 17 etapatan banatuta, irabazleak batez beste 30,043 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Laterketa Milanen hasi eta amaitu zen.

97 txirrindularik hasi zuten proba eta 51k amaitu zuten.

Alfredo Binda izan zen edizio honetako garaile, hala bere bosgarren Giroa lortuz, beranduago, soilik Eddy Merckxek berdindu duen errekorra. Jef Demuyserek, hiru etapatan lider izan zena, berriz ere bigarren izan zen. Domenico Piemontesik osatu zuen Giro honetako podiuma.

Giro honetan ospatu zen lehen aldiz erlojupeko etapa bat, 13.a, Bolonia eta Ferrara artean, 62 kilometro eginez. Binda izan zen garailea.

Urte honetan, gainera, Mendiko sailkapena agertu zen, sailkapen honetako liderra maillot berde batekin bereizten zelarik. Alfredo Bindak sailkapen hau ere irabazi zuen.

EtapakAldatu

 
Lasterketako ibilbidea.
Etapa Ibilbidea Kilometroak Etapa garailea Sailkapen nagusiko liderra
1.a Milan-Turin 169   Italia Learco Guerra   Italia Learco Guerra
2.a Turin-Genova 216   Italia Alfredo Binda   Italia Alfredo Binda
3.a Genova-Pisa 191   Italia Learco Guerra   Italia Alfredo Binda
4.a Pisa-Florentzia 184   Italia Giuseppe Olmo   Italia Alfredo Binda
5.a Florentzia-Grosseto 193   Italia Learco Guerra   Belgika Jef Demuysere
6.a Grosseto-Erroma 212   Italia Mario Cipriani   Belgika Jef Demuysere
7.a Erroma-Napoli 228   Belgika Gérard Loncke   Belgika Jef Demuysere
8.a Napoli-Foggia 195   Italia Alfredo Binda   Italia Alfredo Binda
9.a Foggia-Chieti 248   Italia Alfredo Binda   Italia Alfredo Binda
10.a Chieti-Ascoli Piceno 158   Italia Alfredo Binda   Italia Alfredo Binda
11.a Ascoli Piceno-Riccione 208   Frantzia Fernand Cornez   Italia Alfredo Binda
12.a Riccione-Bolonia 189   Italia Giuseppe Olmo   Italia Alfredo Binda
13.a Bolonia-Ferrara 62 (erlojupekoa)   Italia Alfredo Binda   Italia Alfredo Binda
14.a Ferrara-Udine 242   Italia Ettore Meini   Italia Alfredo Binda
15.a Udine-Bassano 213   Italia Ettore Meini   Italia Alfredo Binda
16.a Bassano-Bolzano 148   Belgika Gérard Loncke   Italia Alfredo Binda
17.a Bolzano-Milan 284   Italia Alfredo Binda   Italia Alfredo Binda

SailkapenakAldatu

Clasificación general
1. Alfredo Binda   Italia 111h 01' 52"
2. Jef Demuysere   Belgika + 12' 34"
3. Domenico Piemontesi   Italia + 16' 31"
4. Alfredo Bovet   Italia + 19' 47"
5. Allegro Grandi   Italia + 21' 33"
6. Carlo Moretti   Italia + 26' 16"
7. Ludwig Geyer   Alemania + 27' 17"
8. Kurt Stöpel   Alemania + 28' 22"
9. Mario Cipriani   Italia + 30' 28"
10. Camillo Erba   Italia + 30' 30"


Mendiko sailkapena
1. Alfredo Binda   Italia -
2. Alfredo Bovet   Italia -
3. Remo Bertoni   Italia -


Taldekako sailkapena
1. Legnano   Italia LEG -


Aurrekoa
1932ko Italiako Giroa
Italiako Giroa
1933ko ekainak 6 eta 28 artean ospatua
Ondorengoa
1934ko Italiako Giroa

Kanpo estekakAldatu