1925eko Euskal Herriko Itzulia
| |||
Datu orokorrak | |||
Lasterketa | 2. Euskal Herriko Itzulia | ||
Datak | abuztuak 6 – 1925.eko abuztuak 9 | ||
Luzera | 670 km | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Irteera-lekua | Bilbo | ||
Helduera-lekua | Bilbo | ||
Bataz besteko abiadura | 26,969 km/o | ||
Emaitzak | |||
Txapelduna | Auguste Verdijck | ||
Txapeldunordea | Joseph Pe | ||
Hirugarrena | Marcel Bidot | ||
◀1924 | 1926▶ | ||
Dokumentazioa |
1925eko Euskal Herriko Itzulia txirrindularitza lasterketa honen 2. edizioa izan zen. 1925eko abuztuak 6 eta 9 artean ospatu zen 670 kilometro etapa egin ziren hiru etapatan banatuta.
Bigarren edizio honetan 85 txirrindulari izan ziren izena eman zutenak. Horietatik 66 izan ziren parte hart zutenak eta hauetatik 37 izan ziren proba amaitu zutenak.
Garailea Auguste Verdijk belgikarra izan zen.
Aurreko pausoak
aldatuEuskal Herriko Itzuliaren lehen edizioaren arrakasta handiaren ondoren, Excelsior bigarren edizio bat antolatzeko lanean hasi zen. Bertan lehen etaparen ibilbidean aldaketa bat egin zen, Altsasutik igaro ondoren, zuzenean Iruñeara joan ordez Lizarratik igaroko zelarik, Lizarraga mendatea igoz, hala etapa gogortzeko.
Lehen edizioaren arrakastak L'Auto paristar egunkariak lasterketa hau txirrindularitza lasterketa handien egutegian sartu izana eragin zuen. Hau bultzada oso garrantzitsua zen. Aldi berean, Euskal Herriko Itzulia fondoko lasterketa ideala zenaren errekonozimendua zegoen, Frantziako Tourreko edo Italiako Giroko ahalegin handi eta heroikoetara iritsi gabe. Guzti honengatik, parte-hartzaileen zerrendan nazioarteko txirrindularirik hoberenak agertu ziren.
Proban parte hartu zutenetako batzuk Ottavio Bottecchia, Lucien Buysse, Albert Dejonghe, Auguste Verdijk, Felix Sellier, Adelin Benoit, Jules Buysse, Eugene Christophe eta Louis Mottiat izan ziren beste batzuren artean. Hauek, zenbait egun lehenago, 1925eko FrantziakoTourrean 1.a, 2.a, 5.a, 8.a, 9.a, 12.a, 15.a, 18.a eta 31.a izan ziren.
"Nazionalen" artean, lehia garrantzitsua aurreikusten zen Jaume Janer, Teodoro Monteys eta Muç Miquel kataluniarren eta Domingo Gutiérrez eta Ricardo Montero euskaldunen artean.
Probaren garapena
aldatu1. etapa Bilbo-Iruñea
aldatu- Ibilbidea: Bilbo, Sodupe, Okondo, Laudio, Orduña, Unza mendatea (La Barrenilla), Murgia, Gasteiz (sinadura eta hornikuntza kontrola), Agurain, Altsasu, Etxarri-Aranatz, Lizarraga, Lizarraga mendatea, Lizarra (sinadura eta hornikuntza kontrola), Gares, Legarda mendatea eta Iruñea.
Etaparen lehen zatian, Gasteizera arte, atzerritarrak izan ziren erritmoa bizitu zutenak, Ottavio Bottecchiak jasan zuen gurpil zulaketa probestu nahirik, azkenean guztiak berriz batu ziren arren italiarraren taldekideen lanaren ondorioz. Behin La Barrenilla mendatean Bottecchia bera izan zen eraso zuena, soilik Ricardo Monterok jarraitu zuelarik, lortu zuten distantzia oso txikia izan zen arren.
Gasteizera, 35 txirrindularik osatutako pelotoi bat iritsi zen. Lizarraga mendatea ikusi zenean, berriz ere Bottecchia izan zen taldea hautsi zuena, Iruñeko helmugara iritsiko zen taldea osatuz. Esprinta Joseph Pek irabazi zuen. Etapa gogorra izan zen, horren froga, etapan zehar proba abandonatu zuten hamasei txirrindulariak dira
2. etapa, Iruñea-Donostia
aldatu- Ibilbidea: Iruñea, Agoitz, Orreaga, Arnegi, Donibane Garazi, Oxkixeko lepoa, Maule (sinadura eta hornikuntza kontrola), Hasparren, Baiona (kontrola), Donibane Lohitzune eta Donostia.
Etapa Bottecchiaren abandonuaren berriarekin hasi zen, irabazi ekonomiko handiak suposatzen zizkion konpromiso bat bete behar zuena Parman. Bero sargoriak txirrindulariei kalte handia eragin zien, eta etapa itzaldu zuen. Oxkixeko lepoko igoeran martxa apur bat animatu zen, Verdijck erasokorrena izan zelarik, tontorrera lehen postuan iritsiz, Pe eta Monterok jarraituta.
Jeitsieran, berriz barealdia iritsi zen, eta Donapaleutik hamazortzi txirrindulariko pelotoi bat igaro zen. Ezer berririk gabe iritsi zen Baionara (etapako azken kontrola), non une bizi bakarra bizi izan zen. Hornikuntza kontrola probestuz, Dejonghe eta Van de Casteelek ihes egin zuten, eta laster lortu zuten abantaila beste txirrindulariekiko, antolatu nahian denbora asko eman zutenak. Baina Biarritzetik igarotzean, euren parean auto bat agertu zen eta hegal batekin bietako bat lurrera bota zuen, honek bestea ere lurrera bota zuelarik. Erorketa izugarria izan zen, baina zorionez ez zuen ondoriorik izan, zauri txikiren batzuk izan ezik. Gertatu zena, berehala, Alcyon eta Automototarrek tiratzen zuten taldeak harrapatu zituela izan zen.
Azkenik, azken esprintean 14 txirrindularik parte hartu zuten. Donostiako Kursaaleko zuzengune bikainean Felix Sellier izan zen etapa garailea. Bero handia egin zuen etapa honetan Lucien Buysse, Souchard eta Vermandel izan ziren abandonatu zuten txirrindularirik nabarmenenak.
3. etapa Donostia-Bilbo
aldatu- Ibilbidea: Donostia, Itziar gaina, Deba, Lekeitio (kontrola), Ereño gaina, Arteaga, Gernika, Bermeo (kontrola), Sollube, Mungia, Andraka gaina, Plentzia (kontrola), Algorta eta Bilbo.
37 txirrindulari abiatu ziren azken etapa honetan. Erritmo on batekin hasi zen, baina pelotoia Debara iritsi arte banandu gabe, non etengabeko maldatxoz osatutako errepideak Lekeitiora iritsi baino lehentxeago berriz batu ziren hiru taldetxo sortzea eragin zuelarik. Solluberen oinera iritsi zen arte, non lasterketa behin betiko hautsi zen.
Lehen taldea Dejonghe, Dossche, Van De Casteele, Pe, Bidot, Verdijck eta Cesáreo Sarduik osatzen zuten. Lehenik Pek eraso zuen, baina berehala irten zen Verdijck bere bila eta gainditu egin zuen Solluberen tontorrera Peri 50 segundo eta Dosscheri 2 minutu ateraz iritsi zen.
Jaitsiera bizia izan zen Mungiaraino, eta jada lauan pixkanaka diferentziak handitzen hasi ziren, hala Plentziaraino, non Verdijckek 5 minutuko abantaila zeraman. Etaparen gainontzeko zatia garaipen bide bat izan zen Bilboraino, Auguste Verdijckek bere bigarren etapa garaipena eta Euskal Herriko Itzulia lortuz. Ricardo Monterok nahiko izan zuen "nazionalen" artean lehena izatearekin, hamalaugarren postuan amaituz.
Etapak
aldatuEtapa | Data | Ibilbdea | Kilometroak | Etapa garailea | Sailkapen nagusiko liderra |
---|---|---|---|---|---|
1. etapa | 1925eko abuztuak 6 | Bilbao - Iruñea | 227 | Joseph Pe | Joseph Pe |
2. etapa | 1925eko abuztuak 7 | Iruñea - Donostia | 270 | Felix Sellier | Joseph Pe |
3. etapa | 1925eko abuztuak 9 | Donostia - Bilbao | 173 | Auguste Verdijck | Auguste Verdijck |
Sailkapenak
aldatu
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Nazionalen sailkapena | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
Aurrekoa 1924ko Euskal Herriko Itzulia |
Euskal Herriko Itzulia 1925eko abuztuak 6 eta 9 artean ospatua |
Ondorengoa 1926ko Euskal Herriko Itzulia |