1920ko Kontxako Bandera

1920ko Kontxako Bandera (Banderaren 28. edizioa), urte horretako irailaren 5ean eta 12an jokatu zen; Donostiak bere 12. Kontxako Bandera eskuratu zuen.

Bandera istilutsua izan zen:[1] lehen jardunaldian, sanjuandarrak izan ziren irabazle, donostiarrei 10 segundo aterata. Estropada amaitzean, pasaitarrek erreklamazioa aurkeztu zuten, Donostiak ababorretik 3. baliza utzi zutelako arauz 2. baliza utzi behar zutenean. Epaileek ez zuten erreklamazioa ontzat hartu, donostiarrek ez zutelako abantailarik lortu eta inori kalterik ez ziotelako egin. Badirudi, antolakuntzak ez zuela sobrako bosgarren baliza bat kendu eta hortik etorri zela Kirikoren nahasmendua-edo. Nolanahi ere, Pasai San Juan eta Donostia sailkatu ziren bigarren jardunaldirako; eta, urte haietan egiten zen moduan, traineruak trukatu egiten ziren bigarren jardunaldi horretan.

Bigarren jardunaldian, Donostia sanjuandarren traineruarekin aurkeztu zen (arauak agindu bezala traineruak trukatu egiten baitziren), eta pasaitarrak ageri ez. 13 minutuz zain egon ondoren, irteera eman zen eta Donostiak 19:45 bikaina lortu zuen. Kaira iristean, trainerua jasotzera joan ziren pasaitarrek ontzia garbitu egin zuten, kutsatua balego bezala. Istiluak izan ziren, baina ezer larririk ez.

Esaten zenez, sanjuandarren jarreraren arrazoia omen zen beren ontzia askoz arinagoa zela donostiarrena baino, eta, ondorioz, susmoa zutela Donostiak erraz irabaziko zutela bigarren jardunaldian, pasaitarren trainerua erabiliko zutenez.[2].

Epaileen erabakiarekin konforme ez zeudenez, San Juan eta Santurtzik beste estropada bat antolatu zuten Zarautzen irailaren 26an. Sanjuandarrak atera ziren irabazle, 18 segundoko aldearekin.

Parte-hartzaileakAldatu

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
  Pasai San Juan
  Donostia
  Santurtzi
  Zumaia
  Hondarribia
San Juan
Nª Sra del Carmen
San Nicolas
San Telmo
Ama Guadalupekoa
Frantzisko Laboa "Matxet"
Frantzisko Zubiaurre "Kiriko"
Juan Unzuri
Anselmo Zubia
Ramon Lekuona

EmaitzakAldatu

Bigarren jardunaldian traineruak trukatu egin zituzten bi lehenek.

Behin betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna 2. Eguna Denera
1 Donostia 20:22 4/5 19:45 40:07 4/5
2 Pasai San Juan 20:12 3/5
-
-
3 Santurtzi 20:39
-
-
4 Hondarribia 21:13
-
-
5 Zumaia 21:39
-
-

Tripulazio irabazleaAldatu


ErreferentziakAldatu

  1. [1] Kontxako 1920ko edizioari buruzko artikulua, Donostiako arraunketari buruzko blog batean
  2. AGIRRE, Rafael (2001): 46 or.

BibliografiaAldatu

  • AGUIRRE, Rafael (2002): Donostiako Estropadak (1879 - 2001) Regatas de la Concha. Donostia: Kutxa Fundazioa, ISBN 84-7173-414-1
  • ZAVALA, Antonio (2003): Estropadak bertsotan. Auspoa Bilduma. Sendoa Argitaletxea, ISBN 84-95378-64-7

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu