Parisko Ituna (1898)

1898ko Parisko Ituna» orritik birbideratua)

Parisko Ituna, 1898ko abenduaren 10ean sinatu zen, Espainia-Estatu Batuak Gerrari amaiera emateko. Itun horrekin Espainiak Kuban zituen interesak abandonatu behar izan zituen eta, horren ondorioz, Kubak independentzia lortu zuen. Filipinak, bestetik Ameriketako Estatu Batuei saldu zizkien, 20 milioi dolarren truke. Azkenik, Guam eta Puerto Rico Estatu Batuen eskuetara pasa ziren. Ituna sinatu aurretik Espainiak zuzenketa asko aurkeztu zituen baina, azkenean, gerraren galtzailea izanik, AEBen exigentzia guztiak onartu behar izan zituen. Halaber, tentsioan jarraituez gero, Espainari gelditzen zitzaizkion azkenek kolonien galera ekar zezakeen. Ituna sinatzeko unean okupatutako lurraldeen ordezkariak ez ziren bertan egon eta horrek desadostasuna areagotu zuen, batez ere Estatu Batuen eskuetan gelditzen ziren lurraldeetan. Azkenean, Filipinak amerikarren aurka altxatu ziren Filipinak-Estatu Batuak Gerran bukatuz.[1]

Itunaren sinaketa.
John Milton Hay, Estatu Batuetako estatu-idazkaria, ituna sinatzeko unean.

Ondorioak aldatu

Parisko Itun hau itsasoaz haraindiko Espainiar Inperioaren amaiera bezala aztertzen da. Halaber, Ameriketako Estatu Batuen botere kolonialaren abiapuntua bezala onartu izan da. Espainia-Estatu Batuak Gerrak oso arin bukatu zen eta amaiera ez zen aurretik horrela ikusten. Estatubatuetarren nagusitasun militarra nabarmena izan zen. Horrekin batera beste fenomeno baten hasiera ikusi zen: propagandarena arma-gerra moduan.

1898ko uztailean, gerra oraindik aktiboa zegoenean, Espainia negoziatzeko lehenengo urratsak emanak zituen. Horretarako Washington D. C. Frantziako enbaxadorea zen Jules Cambon bitartekaria erabili zuten.

Espainiaren beldurra gatazka beste lurraldetara zabaltzea zen. Horren ondorioz, Kanariar uharteak, Balear uharteak, Ginea edo Afrika iparraldeko koloniak arriskuan jar zitezkeen.[1]

Gerra eta ondorengo desegigoa, psikologikoki, espainiarrentzat oso gogorra izan zen. Bai hedabideetan baita ere intelektualen artean mugimendu eta iritzi kritikoak sortu ziren, tartean Erregenerazionismoa eta 98ko Belaunaldia.[2]

Negoziatzaileak aldatu

Hauek ziren negoziatzaileak:

Negoziazioak aldatu

Bilerak Parisen egin ziren, Ministère de l'Europe et des Affaires étrangèresen egoitzan. Lehenengo saioa 1898ko urriaren 1ean egin zen. Azaroaren 30ean azken itunaren inguruan hasi ziren lanean eta abenduaren 10ean sinatu zen. Espainiak Kubaren independentiza onartu zuen eta, halaber, haren zorra nazionalaren ardura, 400 milioi dolar. Puerto Rico eta Guam Estatu Batuen eskuetan gelditzen diren. Filipinen kasuan amerikarrek lur horiek erosteko, salneurri sinbolikoa jarri zuten; lehen unean espainiarrek suminduta erantzun zuten baina, azkenik, dirua onartu behar izan zuten. Filipinak uharteek indapendentzia 1946 arte ez zuten lortuko.[3]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu