1315-1317ko gosete handia
1315-1317ko gosete handia (batzuetan 1315 eta 1322 artean datatua) garai haietan iparraldeko Europa jasan zuen gosete orokorraren izen historiografikoa izan zen, Behe Erdi Aroko krisialdia piztu zuena. Goseteak XI. eta XIII. mendeen artean izandako hedapen ekonomiko eta demografikoaren- Erdi Aroko optimoa deitua- amaiera suposatu zuen. Uzten galera 1315eko udaberriko eguraldi txarrak sortu zuen, 1315-1316ko neguan larri bilakatu eta 1317ko udaraino iraun zuen,[1] Hala ere, jada 1314an egoera txarra zen[2] eta Ingalaterran nekazal-ekoizpenaren berreskuratzea ez zen 1320 edo 1322raino ailegatu.[3]
1315-1317ko gosete handia | |
---|---|
Mota | Gosete |
Denbora-tarte | 1315 - 1317 |
Data | 1310(e)ko hamarkada |
Kokaleku | Europa |
1317-1318ko neguak abere-taldeentzat suntsitzailea izan zen: hainbat abelburu galdu ziren eta 1318an behi-izurri bat hasi zen, 1320raino iraun zuena. 1319ko uzta ona izan bazen, 1320 eta 1322 artean egoera klimatikoa berriro kaxkarra izan zen. Hala eta guztiz ere, 1320ko hamarkadako uztak aurreko hamarkadakoak baino hobeak izan ziren.[4]
Erdi Aroan zehar, sarri izan ziren tokiko goseteak baina hauxe larriena izan zen, hedapen, iraupen eta hildakoen kopurua kontuan hartuta.[5] Ezurteek garestitze eragin zuten eta ondorio demografikoak ez ezik (erikortasun eta hilkortasun katastrofikoa -milioika hildako-), gatazka sozialak eta krimen-kopuruaren handitzea ere eragin zituen. Kanibalismo eta infantizidio kasuak ere gertatu ziren. Laster, Izurri Beltzaren ailegatzeak erabat aldatu zuen orduko gizartea.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Bois, Guy & Pau Viciano. (2013). La gran depresión medieval, siglos XIV-XV: el precedente de una crisis sistémica. Valentzia: Universitat de Valencia, 73 or. ISBN 978-8-47030-853-6..
- ↑ Jordan, William Chester. (1997). The Great Famine: Northern Europe in the Early Fourteenth Century. Princeton: Princeton University Press, 68 or. ISBN 978-1-40082-213-3..
- ↑ Contamine, Philippe; Marc Bompaire; Stéphane Lebecq & Jean-Luc Sarrazin. (2000). La economía medieval. Madril: Ediciones AKAL, 274 or. ISBN 978-8-44601-268-9..
- ↑ Comellas García-Llera, José Luis. (2011). Historia de los cambios climáticos. Madril: Ediciones Rialp, 184 or. ISBN 978-8-43213-925-3..
- ↑ Conklin, Alfred R. & Thomas Stilwell. (2007). World Food: Production and Use. Hoboken: John Wiley & Sons, 385 or. ISBN 978-0-47016-871-4..
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |