127 Hours
127 Hours (euskaraz 127 Ordu) 2010eko Danny Boyle britainiar zinema zuzendariaren kirol drama filma bat da. Aron Ralston kirolariaren Between a Rock and a Hard Place ("Harkaitza eta Leku Latzaren Artean") liburuan oinarritua dago, liburua nahiz filma berak Aronek bizitako zorigaiztoko pasadizoa kontatzen du. Bertan, James Franco, Amber Tamblyn, Kate Mara, Lizzy Caplan eta Clémence Poésy aktoreek antzeztu zuten.
Filmak sei Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, baina bat bera ere ez zuen irabazi izan.
SinopsiaAldatu
2003ko apirilaren 25a. Aron Ralston (James Franco), lanbidez ingeniaria den estatubatuar gaztearen zaletasuna mendizaletasuna eta eskalada dira, hortaz ostiral iluntzean lanetik atera bezain pronto motxila egin, hiria laga eta gau osoan autoz gidatu ondoren Utahko arroiletara iritsiko da, bertan txirrinduz eta mendiaz gozatu asmoz. Txirrinduaz ibili eta bi neska gazteekin (Kate Mara eta Amber Tamblyn) nesketan egin ostean haiekin gauez inguruko festa batean elkartzeko hitzordua egin eta bere bideari berrekingo dio. Zoritxarrez, egun borobila dirudiena okertu egingo da: mendi txango horretan erorketa txar bat jasan eta leize batean harkaitz batek besoa harrapatuta hainbat egunez mugitu ezinik egonen da. Azkenean, jada jana eta ura amaitzear daudela, eta erabat etsiturik handik atera ahal izateko bere bizitzako erabaki latzena hartu beharko du...
AktoreakAldatu
- James Franco: Aron Ralston
- Kate Mara: Kristi Moore
- Amber Tamblyn: Megan McBride
- Clémence Poésy: Rana, Aron Ralston's lover
- Lizzy Caplan: Sonja Ralston, Aron's sister
- Kate Burton: Donna Ralston, Aronen ama
- Treat Williams: Larry Ralston, Aronen aita
Aron Ralston berak eta bere emazte eta semeak filmaren amaieran cameo edo agerpen laburra burutu zuten.
Kanpo estekakAldatu
- 127 Hours filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Filmaren webgunea (Ingelesez)