11. linea (Shanghaiko metroa)

11. linea (十一号线)
Irekiera 2009ko abenduaren 31an
Nork kudeatuta
Geltokiak 19
Azken luzapena 2010eko martxoaren 29a
Luzera totala 45,8 Km
Zabalera 1.435mm
Abiadura 80 km/h
Maiztasuna 9'30

Shanghaiko metroaren 11. linea 2009ko abenduaren 31an zabaldu zen, eta Jiading iparraldea Jiangsu kalearekin batzen du. Zabaldu zenetik lineak ordutegi mugatua zeukan, metroaren arduradunek trenekin frogak egin nahi zituztelako, horrela, 09:00etatik 16:00etara bakarrik ibiltzen dira trenak. 2010eko martxoaren 29an, linearen iparraldeko bigarren tartea zabaldu zenean, ordutegi normala ezarri zen goizeko seietatik gaueko hamarrak arte.

2010eko martxoaren amaieran zabaldutako tarteari esker, hiriaren erdigunea eta Shanghaiko 1 formulako zirkuitoa elkarturik geratu ziren. 2012an linearen hirugarren zatia zabalduko da Jiangsu kaletik Luoshan kaleraino.

Bidaiariak aldatu

2009ko abenduaren 31an, metro-sarean hainbat tarte berri zabaldu ziren egun berean, hamaikagarren linea 36.000 pertsonek erabili zuten (linea martxan jarri zen lehen eguna).

 
11. linean erabilitako tren baten barruko argipena.

Lotuneak aldatu

Geltokia Linea
Caoyang kalea 3, 4
Jiangsu kalea 2

Luzapenak aldatu

Ordutegia eta maiztasuna aldatu

Trenak goizeko bederatzietatik arratsaldeko laurak arte ibiltzen dira. Trenen igarotze maiztasuna berdina da egun osoan zehar, bederatzi minutu eta erdiro igarotzen dira trenak.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.