ʻOumuamua

2017an Eguzki-sisteman sartu zen izarrarteko gorputza

Oumuamua (hasieran, 1I/ʻOumuamua, A/2017 U1 eta C/2017 U1 izenekin ezagutua) gizakiak aurkitutako lehen izarrarteko gorputza da, gure Eguzki-sistematik 2017an igaro zena.

ʻOumuamua 
Behaketa
Magnitude absolutua22,08
Gorputz-gurasoabaliorik ez
AurkitzaileaRobert Weryk (en) Itzuli
Aurkikuntza-data2017ko urriaren 19a
Aurkikuntza-lekuaPan-STARRS
KonstelazioaPisces (konstelazioa)
Igoera zuzena0 °
Deklinazioa0 °
Orain duen posizioa ikusi
Orbitaren ezaugarriak
Apoapsisbaliorik ez
Periapsis0,25529 AU
Ardatzerdi handiabaliorik ez
Eszentrikotasuna1,196
Orbita-periodoabaliorik ez
Batezbesteko anomalia35,037 °
Makurdura orbitala122,68 °
Goranzko nodoaren luzera24,599 °
Periapsiaren argumentua241,5 °
Ezaugarri fisikoak
Erradioa0 R_J
Diametroa230 m
Albedoa0,04
Izendapenak
Behin-behineko izendapenakA/2017 U1

Robert Werykek aurkitu zuen 2017ko urriaren 19an Pan-STARRS teleskopioarekin egin zituen behaketei esker. Objektu hau aurkitu zuen momentuan Lurretik 0,2 UAra (30 milioi kilometrora) kokaturik zegoen eta beraz, sasiorbita oso hiperboliko batekin igaro zen gure Eguzki-sistematik. Hasiera batean kometa gisa sailkatu zen arren, aste bat beranduago asteroide gisa onartu zen behin betiko.

Egin diren lehen azterketen bidez jakin da objektu honen eszentrikotasuna orain arte Eguzki-sistemako edozein objekturena baino handiagoa dela, zehazki, ,195 ± 0,001. Zientzialariek uste dute duen eszentrikotasun handiak adierazten duela ez dela inoiz gure Eguzki-sistemarekin loturik egon eta beraz, izar artean noraezean dabilen objektu bat dela irizten dute. Ikerketak burutu ziren heinean, hipotesi hori frogatzea lortu zen.[1]

Behaketak aldatu

Dirudienez, hau da gizakiak aurkituriko lehen izar-arteko objektua, astronomoen behaketek erakutsi dutenez, Vega izarraren norabidetik dator, Lira konstelazioan. Objektuak duen abiadura hiperbolikoa 26km/s-koa da, Eguzkiarekiko. Momentuz ez dakigu zenbat denbora egon den objektu hau espazioan zehar noraezean. %10eko albedoa duen arroka bat dela jakinik, 160 metro inguruko diametroa eduki beharko luke. William Herschel teleskopioarekin egindako behaketek adierazi dute, objektuaren espektro gorriak Kuiper gerrikoko gorputzen antzekoa dirudiela.

Astronomoek diote objektu hau bere periheliotik 2017ko irailaren 9an igaro zela, Lurretik 0,161 UAra (24 100 000 km) zegoela eta beraz, poliki-poliki urruntzen doala esan dute.

Objektu hau duela ehun urte Eguzkitik 559 UAra zegoela esan dute astronomoek, 26 km/s-ko abiaduran zebilen garai haietan. Gorputzak hartu edo harrapatu duen abiadura maximoa 87,7 km/s-koa izan da, bere periheliotik igarotzen zegoenean. Gorputza aurkitu zenean, 46 km/s-ko abiaduran zebilen eta poliki-poliki abiadura hau gutxitu egingo du 26km/s-ko abiadurara iritsi arte, abiadura hau da objektuek izar-arteko espazioan zehar darabiltena.

Izenaren jatorria aldatu

Oumuamua izan da izar-arteko aurkitu den lehen gorputza, mota berri bateko objektu gisa sailkatu behar izan denez, Nazioarteko Astronomia Elkarteak sigla berri bat ezarri zion, ''I''. Sigla hau, hemendik aurrera, izar-arteko objektuei ezarriko zaie bakarrik. Oumuamua izena aldiz, Pan-STARRSeko taldeak ezarri zion, hawaierazko izen bat da eta ''urrutitik etorri'' esan nahi du.

Etorkizuneko misioak aldatu

Oumuamuak duen abiadura azkarregia da gaur egungo edozein espazio-ontzirentzat, beraz, ezin gara momentuz gorputz honetara iritsi. Hala ere, Initiative for Interstellar Studies, izar-arteko bidaiak gauzatzea helburu duen erakundeak esan du, 5 edo 10 urte barru objektu honetara iristea bideragarria izan daitekeela. Horretarako Oberthen efektuaz edo eguzki-propultsioaz baliatzea proposatzen du. Astronomoek uste dute asteroide honetan informazio baliotsua aurki daitekeela, baina gorputz honetara iristea oso zaila dela uste dute gaur egun, nahiz eta urte batzuk barru zailtasunik ez egon, agian. Bestalde, esan beharra dago, astronomoek uste dutela Oumuamua bezalako objektu gehiago igarotzen direla gure planetaren ondotik, agian, urtero horrelako hainbat objektu igarotzen direla esan dute baina guk ez ditugula atzematen.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Science, Adam Mann 2019-03-14T16:06:58Z; Astronomy. «'Oumuamua: The First Interstellar Object» Space.com (Noiz kontsultatua: 2019-10-22).

Kanpo estekak aldatu